miércoles, 17 de febrero de 2016

GIZAKIOK UGALDU EGITEN GARA

GIZAKIOK UGALDU EGITEN GARA





Badakizu izaki bizien ezaugarrietako bat ugaltzeko gaitasuna dela. Gai honetan  ditugun ugal organoak eta organo horien funtzionamendua aztertu, pubertaroan gure gorputzak dituen aldaketak gogoratu, eta ernalkuntzari, sabelaldiari eta erditzeari buruzko zenbait atal arakatuko ditugu.

Aldi berean, maitasunak eta afektibitateak sexualitatean duen garrantzia ulertarazten ahaleginduko gara, norberaren sexu-garapenari eta sexualitateari buruzko zenbait sineste, mito, beldur, eta abar argituko ditugu, eta inori kalterik egin gabe sexu-portaera desberdinak dituzten pertsonekiko behar den begirunezko eta onarpenezko jarrerak garatzearen garrantzia azpimarratuko dugu.


ZER DAKIT GAIAZ

  • Ezertan hasi aurretik galdera hauei erantzuten saiatuko zara:
Zer da pubertaroa?


Zer aldaketa gertatzen dira sasoi horretan gorputzean?


Idatzirik dauden eskuineko organo batzuk gizonaren edo emakumearen ugal aparatuetakoak dira. Lot itzazue gezi bidez:


                                                                                  Laringea
                                                                                  Maskuria
Emakumearen ugal aparatukoak                                     Ureterra
                                                                                  Barrabila
                                                                                  Bagina
                                                                                  Giltzurruna
                                                                                  Zakila
Gizonaren ugal aparatukoak                                          Obulutegia
                                                                                  Hazi-besikula
                                                                                  Himena
                                                                                  Uretra
                                                                                  Gibela


  • Esan egia (E) ala gezurra (G) den esaldi hauetako bakoitza:
  • Emakumeen umetokiak sortzen ditu obuluak .
  • Falopioren tronpa emakumearen ugal aparatuko organoa da.
  • Emakumeak, normalean, 40 egunez behin izaten du hilekoa, pubertarotik hasita.
  • Obulazioa eta hilekoa gauza desberdinak dira.
  • Antisorgailurik erabili gabe obulazioa gertatzen den egunean sexu-harremanak izaten baditu bikote batek, emakumea haurdun geratzeko aukera handiak daude.

SEXU GARAPENA PUBERTAROAN. UGAL ORGANOAK


Bizidunok bizialdi mugatua dugu, baina ugalketa bidez belaunaldi batek aurreko belaunaldia ordezkatzen du, eta horrela bizitzak aurrera jarrai dezake. Gizakion ugalketa sexu desberdineko gizabanakoak daudelako da posible. Ugalketa hori gerta dadin, pertsonak garatu egiten gara, sexu-mailan hazi ahala.

Ez da erraza berdin jantzi eta orraztutako mutikoa eta neskatoa bereiztea. Bereizketa hori egiteko, beharrezkoa da gehienetan haurrak biluzik ikusi eta sexu-organoei behatzea.

Haztean, sexuen arteko desberdintasunak areagotu egiten dira. Desberdintasun horiek abiatzen diren uneari pubertaroa deitzen zaio, eta mutilengan 12-14 urte inguruan abiatzen da, eta neskengan 11-13 urte inguruan; hala ere, adin hori erreferentzia gisa ematen dugu, kasu batzuetan geroago gerta baitaiteke. Beraz, zu pubertaroan sartzeko zorian zaude, edo sartu berria zara.

Modu askotara definitu ohi da pubertaroa: mutikoak eta neskatoak gizon eta emakume bihurtzen diren periodoa, heldutasun sexuala heltzen den unea, gizakiaren organismoak ugaltzeko ahalmena iristen duen adina…

Ondoren, gizakiengan pubertaroan gertatzen diren aldaketa nagusiak adieraziko ditugu.



Pubertaroan gertatzen diren aldaketa nagusiak
Neskarengan


  • Altueran asko hazten da.
  • Bihotza, arteriak, benak eta birikak bezalako barne organoak asko hazten dira.
  • Bularrak hazten hasten zaizkio.
  • Besapeetan eta pubisean ileak ateratzen hasten zaizkio.
  • Gorputzeko zenbait lekutan, aldaketan eta izterretan bereziki, koipea pilatzen da, eta gorputzak forma biribilduak hartzen ditu.
  • Pelbisa zabalagotu egiten da.
  • Sexu-organoek behin-betiko neurria hartzen dute eta lehenengo hilekoak gertatzen dira; hilekoak 28 egunez behin izaten dira gutxi gora-behera, nahiz eta normalean hasierako hilekoak oso erregularrak ez izan.




Mutilarengan

  • Altueran asko hazten da, sorbaldak zabalagotu eta giharrak asko garatzen zaizkio.
  • Bihotza eta birikak bezalako barne organoak asko hazten dira, eta neurriz bikoiztera ere irits daitezke.
  • Besoetan, hanketan, pubisean eta besapeetan ileak ateratzen hasten zaizkio. Bizarra ere orain agertzen da.
  • Izerdi-guruinen jarduera handiagoa egiten da.
  • Ahotsa aldatzen da, indartsuagoa, erlatsagoa eta baxuagoa bihurtuz; horrekin batera, “intxaurra” edo zintzur-sagarra agertzen da eztarrian.
  • Barrabilak eta zakila neurriz handitzen dira.
  • Lehen hazi-isurketak gertatzen dira. Nahita edo nahigabe izan daitezke; lehenengo kasuari masturbazio deitzen zaio; nahigabeko hazi-isurketak gauez gertatzen dira, eta amets sexualen ondorio izaten dira sarritan.


Aldaketa horiek guztiek bultzatuta, eta behar beste informazio ez badago, zenbait mito eta uste oker sortzen dira sarritan pubertaroan dauden ikasleengan. Hona hemen horietako batzuk:


Mito eta uste okerrak
- Neska bat hilekoarekin dagoenean ezin dira zenbait jarduera egin (bainatu, edari hotzak edan, kirolean aritu…).






- Zenbat eta handiagoa izan zakila, orduan eta “gizonago” da mutila, eta handiagoa du sexu-ahalmena.

- Mutilek gauez izaten dituzten nahigabeko hazi-isurketak ahultasunaren seinale dira.




- Hilekoa atzeratuta agertzea “emakumetasun” ahularen seinale da.
Zer den egia
- Jarduera horietako batzuk (bainua, dutxa, paseoak, kirola neurriz egitea…) komenigarriak eta beharrezkoak dira. Oso garrantzitsua da gorputzaren higienea ongi zaintzea egun horietan. Hilekoak ez du aldatu behar emakumearen eguneroko bizimodua, sendagileak berariaz halakorik agintzen ez badu behintzat.

- Ez dago inongo erlaziorik organo horren neurriaren eta “gizontasunaren” artean.


- Gau-isurketa horiek erabat normalak dira, batez ere pubertaroan eta nerabezaroan. Fantasia eta amets erotikoek eraginak dira, eta ez dira inolaz ere gaixotasunaren edo ahultasunaren adierazle.

- Inola ere ez. Organismo bakoitzak bere garapen-erritmoa du, eta ez da “emakumeagoa” hilekoa lehenago izaten duena.


Gizonezkoak eta emakumezkoak bereizten dituzten organo nagusiak sexu-organoak dira. Aurreko urteetan ikasia duzu nola dauden eratuta sexu-organo horiek. Gogoratze aldera, irudian duzu emakumearen ugal aparatuaren eskema bat.





Nolabait laburtuz, emakumeen ugal aparatuak bi zati ditu: kanpoaldeko organoak eta barneko organoak.


Kanpoaldeko organoek bulba edo alua dute izena, eta ezpain handiek, ezpain txikiek, klitoriak, pixa egiteko zuloak eta baginaren sarrerak osatzen dituzte. Ezpainen eginbehar funtsezkoena bagina eta pixa-zuloa estaltzea da; klitoria, berriz, zakilaren modura tente jartzen den organotxo bat da, eta eginkizun nagusia sexu-harremanetan plazera lortzeko bidea izatea da. Baginaren sarrera himen izeneko mintz batez egoten da estalia. Himenaren loditasuna aldatu egiten da emakume batetik bestera, zulotxo bat edo gehiago izaten ditu hilekoaren odola irten dadin, eta normalean hautsi gabe egoten da koitorik inoiz egin ez duten emakumeengan, nahiz eta oso erraz hauts daitekeen.

Barneko organoak aztertuko ditugu orain. Obulutegietan obuluak sortzen dira. Obuluak neurri handiko zelula biribilduak dira. Normalean hilero obulu bat heltzen da, eta obulutegitik askatu ondoren Falopioren tronpak jasotzen du. Honi obulazioa deitzen zaio. Tronpak paretetan dituen iletxo batzuek bultzatuta, obulua umetokira iristen da; bidaia horretan hiru edo lau egun pasatzen ditu.


Hona hemen, berriz, gizonaren ugal aparatuaren eskema bat.




Pubertaroan, eskroto izeneko zorrotxo batean zintzilik dauden barrabilak heltzen hasten direnean, espermatozoide kopuru handia duen likido zurixka lodi bat ekoizten hasten dira etengabe. Espermatozoideak forma luzexka duten zelula mugikorrak dira. Espermatozoide horiek hodi batetik zehar hazi-besikuletaraino iritsi eta han pilatzen dira zakila, zeharkatzen duen uretratik kanporatuak izan arte; kanporaketa honi hazi-isurketa deitzen zaio. Likido lodi horren zati bat prostatak ekoizten du. Aldi bakoitzean 100 milioi espermatozoide baino gehiago igortzen dira.


Zakila zeharkatzen duten esponja-itxurako ehun batzuetan, gorputz leizetsu deitutakoetan pilatzen den odolari esker, hark neurriz handitu, gogortu eta zutikor bihurtzeko ahalmena du. Odola berriro zirkulazio-sistemara itzultzean, zakila bere barealdi-egoerara itzultzen da. Sexu-kilikaduraren eraginez zakila tente jartzen da. Batzuetan, goizetan esnatzean, zakila tente egoten da, baina ez sexu-kilikaduraren eraginez; kasu horietan, pixaren maskuriak, beteta egonik, zakileko gorputz leizetsuak estutzen ditu, eta horiek odola gordetzen dute.




NOLA JAIOTZEN DIRA HAURRAK?

ERNALKUNTZA



Haur bat sortzeko sexu-harremanak izan behar dira. Espermatozoideak obuluarekin elkartu behar du, koitoaren bidez, Honi ernalkuntza esaten zaio. Honetarako , gizonezkoak emakumezkoaren baginan sartu behar du zakila, eta bertan semena edo hazia isuri.

Hala ere, gaur egun badira teknika batzuk, intseminazio artifiziala, in vitro intseminazioa…haurrak sexu-harremanik gabe ernaltzeko.

Hazian dauden espermatozoideak umetokiaren sarreratik Falopioren tronparaino igo behar dute. Falopioren tronpan obulua badago, espermatozoideak obulua ernal dezake; espermatozoide bat baino ez da obuluan sartuko.

Ernaldutako obulua handitu egingo da eta zelula txili askotan zatituko da; lehenego bi, gero lau, gero zortzi…

Ondoren, ernaldutako obulua umetokira jaitsi eta haren horman itsatsirik geratuko da. Une horretan enbrioia sortu eta garatzen hasiko da. Orduan, emakumea haurdun dagoela esango dugu. Haurdunaldia bederatzi hilabetekoa izaten da.

Obulua espermatozoidearekin elkartzen ez bada, hilabete horretan hustu egiten da umetokia eta baginatik odola irteten da; hori gertatzen denean, hilekoa etorri dela esaten dugu. Odoljario horrek 4-5 egun irauten du.

Gerta daiteke, baita ere, sexu-harremanak eduki bai, baina ugaltzerik nahi ez izatea. Horrelakoetan antisorgailuak erabiltzen dira: pilulak, diafragma, preserbatiboa, DIUa… Preserbatiboa antisorgailua izateaz gain, sexu-harremanen bidez transmititzen diren gaixotasunen aurrean babesle bakarra da.


HAURRAREN GARAPENA SABELALDIAN

Ernaldutako obulua umetokiko paretetan finkatu ondoren, haziz joaten da, eta bigarren asterako arroz-ale baten neurria duen enbrioi bilakatuta dago. Hilabeterako enbrioi hori likidoz betetako poltsa batez inguratuta egoten da; kolpe eta infekzioetatik babesten du poltsa horrek.

Irudietan ikus dezakezu umekiaren garapena









Sabelaldiko bederatzi hilabeteak igaro ondoren, emakumezkoak badaki haurraren jaiotza hurbil dagoela, sabelpean uzkurdurak nabaritzen dituelako tarteka-tarteka, gero eta indartsuagoa eta gero eta maizago. Umetokiko giharrak uzkurtu egiten dira, eta umetokiaren behealdeko pasagunetik fetua baginara pasatzen da; une batean fetua inguratzen duen likidoz betetako poltsa hautsi egiten da, eta likidoa baginatik kanporatzen da. Umetokiaren uzkurdurek kanpoaldera bultzatzen dute haurra, burua aurretik duela normalean. Buruak bagina zeharkatu duenean, haurraren gainerako gorputza erraz ateratzen da.




SEXUALITATEA ETA UGALKETA GIZAKIENGAN

Animaliek ugalketa posible den une jakinetan bakarrik izaten dituzte sexu-harremanak, eta kasu askotan urtean behin bakarrik, urtaro jakin batzuetan: araldian daudela esaten da; animaliek aldi horietan bakarrik ekoizten dituzte espermatozoideak eta obuluak. Sexu-harremanak noiz izan adierazten dieten faktoreen artean tenperatura, klima, argia, egunaren iraupena, euri- zaparradak, usaina, komunikazio- seinaleak, janari-kopurua eta abar daude. Garai horietatik kanpo ez dute izaten sexu-harremanik, helburu nagusia espeziaren iraupena ziurtatzea baita.


Gizakiok, ordea, ez ditugu sexu-harremanak izaten gure espeziaren iraupena segurtatzeko bakarrik, nahiz eta ondorioz hori ere lortu. Gizakiak ez du araldi jakinik, eta urte guztian zehar kontrola dezake noiz izan sexu-harremanak; hiru helburu hauetakoren bat edo denak batera lortzeko izango ditu:

1.- Beste pertsona batekin komunikatu eta erlazionatu: bi pertsonak elkar maite dutenean, elkarrengandik ahalik eta hurbilen egon nahi izaten dute, sentitzen dutena elkarri adierazteko gogoa eta nahia nabaritzen dute; eta bien arteko erlaziorik kuttunena elkar ukituz, musukatuz eta laztanduz lortzen dute.

2.- Plazera lortu: bi pertsonaren arteko sexu-harremanen bidez plazera eta atsegina lortzen da, eta hori ona da.

3.- Ugaldu: pertsonek, gehienetan, ez dute haurrak izateko helbururik izaten beren sexu-harremanetan. Gizon batek eta emakume batek elkar maite dutenean, egoki iruditzen zaien beren bizitzako uneren batean, eta ongi pentsatu ondoren, haur bathau

lunes, 15 de febrero de 2016

KANARIAK

KANARIAK


Kanariak edo Kanaria uharteak Afrikako uhartedi Atlantikoa da, Marokoren kostalde parean kokatua. Era berean, Kanariek Espainiako autonomi erkidego bat osatzen dute: Kanarietako Autonomia Erkidegoa.

KULTURA:
Guantxera izan da uharteetako biztanleen jatorrizko hizkuntza XVIII. mendea arte, mintzaira bizia moduan desagertu zenean.

KIROLA:
Club Deportivo Tenerife eta Union Deportiva Las Palmas dira uharteetako futbol talde nagusiak.

HISTORIA:
XV. mendean Espainiak konkistatu aurretik, guantxeak ziren bertako biztanleak.

Uhartediko konkista ia 100 urte luzatu zen, 1402tik 1496 arte hain zuzen ere.

TENERIFE

Tenerife Afrikar kostaldeko uhartea
da, Ozeano Atlantikoan kokatua,
eta Espainiako Kanaria uharteetako
handiena eta populatuena da. Santa
Cruz Tenerifekoko probintziak duen
uharte nagusia da. Hiriburua
Santa Cruz Tenerifekoa da.
2005an 838.877 biztanle zituen eta 2.034 km2 eremua.
Jatorri bolkanikoa da. 


 
TEIDE



Tontor garaiena Teide da (3.718 metro),
sumendia berez, eta Espainiako punturik
garaiena. Bertan Guayota izakia bizi zen,
gaizkiaren deabrua. 1582an Sir Edmund
Scoryk lehenengo igoera egin zuen.




DRAGO MILENARIO
Drago Milenario Icod deiturikoa da,
Tenerife (Kanariak) uhartearen
iparraldean herriko gaztelaniaz
dago herensugearen zuhaitza
(Dracaena Draco L.) ale handi
bat Monumentu Nazional izendatuta
1917an .



Tenerifeko janaririk ospetsuenetako bat, papas-arrugadas da eta mojo rojo saltsarekin ateratzen dute.


Hondartza asko ditu, hamar ospetsuenetakoak esango dizkizuet: Playa de Los Cristianos, Playa de Las Vistas, Playa de Troya, Las Gaviotas, Las Teresitas, El Camisón, El Roque, Almáciga y Benijos, El Socorro, Playa Jardín eta El Bollullo.


Tenerifeko klima oso beroa da, Neguan 20 gradukoa eta Udan 26 gradukoa.


TENERIFEKO INAUTERIAK

Santa Cruz Tenerifeko inauteriak
kanarietako ospatu ohi dira, otsailean
egiten diren inauteriak dira, eta
oihartzun handia izaten dute hedabideetan.
Izan ere, Rio de Janeirokoen atzetik,
munduko inauteri ospetsuenak direla
jo ohi dute Espainian; eta,
horrexegatik, Santa Cruz Tenerifeko
Rio de Janeirorekin
senidetuta dago. 1980an, nazioarteko
turismo intereseko jai izendatu zuen
Espainiako Turismorako Estatu
Idazkaritzak.

GOMERA
Gomera irla ia borobila da.Gomera kanariar irletako bigarren txikiena da.Gomerak 369 km karratu ditu eta bere mendirik handiena Garajonay da 1.489 metrorekin.Irlak gutxi gora behera 12 milioi urte ditu.Gomera irlak amildegi asko ditu eta baita ere oso paisaia politak.Gomeran sugandila erraldoi bat dago.

GOMERAREN KLIMA
Gomeraren hegoaldean haize asko ematen du eta horregatik batzuetan eguzkia egiten du eta beste batzuetan lainoak etortzen dira.Horregatik tenperatura baxuagoagoa egiten du iparraldean baino.Iparraldeko haizeengatik gomeraren tenperatura igo egiten da.Normalean urtean zehar beroa egiten du.
GOMERAREN FESTARIK FAMATUENA
Gomeraren festarik famatuena”virgen de guadalupe”da. Festa au bost urtean bein ospatzen da.Baita ere Gomeran nahiko famatua den beste festa bat “Fiesta del ramo”da.Urtero familia desberdin batek zerbait ematen dio ama birjinari eta pertsona denak dantza egiten ospatzen dute.

LA PALMA

Afrika iparraldeko kostaldeko uharte bat da, Ozeano Atlantikoan kokatua, Espainiakoa, Kanaria uharteetatik ipar-mendebaldekoena. Santa Cruz Tenerifekoko probintzian dago. 2006 an. Hiriburua Santa Cruz de La Palma da.



[Inguru Naturala]
Irla menditsua da, eta tontorrik altuena ''Roque de los Muchachos'' (2.426m) da. Beste mendi batzuk Pico Bejenado, Pico Birigoyo edo Pico de La Cruz dira.

Roque De Los Muchachos 

Pico Bejenado
Pico Birigoyo


Iparraldeko erdian, Caldera de Taburienteko parke nazionala izeneko natura parkea dago.



EGILEA : Angie Chacate.

FUERTEVENTURA

Fuerteventura Afrikar kostaldeko
irla da, Atlantiar ozeanoan kokatuta
eta Espainiaren Kanariar irletariko
bigarren handiena da, uhartediko
hego-ekialdean dago.
89.680 biztanle zituen 2006an
eta 1.659 km2ko azalera du.
Las Palmasko probintziaren barruan
dago. Hiriburua Puerto del Rosario da. 24 gradu egiten ditu udaran eta neguan 18 gradu.

GASTRONOMIA
Sancocho: arrain gazituak, patata egosia, patata gozoa eta mojo saltsarekin egindako gisatua da.
Majorero gazta: ahuntz gazta tipikoa, kalitatea, nazio mailan eta nazioarte mailan onartutakoa da. Sendabiderik honetan, mamia eta gazta bigunak aurkitu dezakezu.
FESTAK
Herri inauteriak erakargarrietako
bat Achipencos lasterketa edo
arritrancos da.
Puerto del Rosario jaialdi askotan
ospatuko du, urte osoan dira, eta
herriko populazio desberdinen
arabera banatzen da, beti zaindari
edo patroia omenez ditu.
Herri-kirol lehiaketak, haurrentzako jolasak, eta ekitaldi tradizionalak dira: dantzak dituzten erlijio horietan, erromeriak eta abar nahasten dira



KANARIAR HANDIA


Kanariar handia Afrikako uharte bat da geografikoki, Kanarietako uharte guztiak bezala, baina politikoki Espainiakoa da.

1560km2-ko azalera du eta 807049 biztanle zituen 2006an.

Hiriburua Las Palmas Kanariar Handikoa da 378628 biztanle 2005.

UDALERRI NAGUSIAK:
-Las Palmas Kanariar handikoa:378628 biztanle
-Telde:96547 biztanle
-Santa Lucia de Tirajana:56268 biztanle
-Arucas:34245 biztanle

GEOGRAFIAREKIN JARRAITUTA:
Kanarietako bigarren uharte biztanletsuena da. Las palmas kanariar handikoa kanarietako hiririk biztanletsuena da.

DATU INTERESGARRI BATZUK:
Kanariar handia Espainiako helmuga turistko garrantzitsuenekako bat da.

Uharteko inauteriak Kanarietako interes gehien duen festa da.

LANZAROTE
Lanzarote Afrikar kostaldeko uhartea da, Atlantiar ozeanoan kokatuta eta Espainiaren kanariar irlarik hirugarren populatuena da, Tenerife eta Kanariar handia ondoren.
127.457 biztanle zituen 2006an eta 846 km2-ko azalera du.



Las Palmaseko probintziaren barruan dago. Hiriburua Areecife da.
TURISMOA LANZAROTEN
HONDARTZAK:Lanzaroten hondartza polit eta luze asko daude,jende
asko horrexegatik joaten dira.Lanzarotek Europako hondartzik handienetako
batzuk dauzka.
MUSEOAK:Lanzaroten museo famatu batzuk daude eta orregatik jendea
lanzarotera joaten denean museotara joateko aprobetxatzen du.
Kirola:Lanzaroten kirola egiteko aukera asko daude baino gehien egiten den kirola
surfa da.jende asko surfa egitera Lanzarotera bere olatu eta hondartzen gatik joaten da.
HOTELAK
1-Meliá salinas: Helduentzat egokitua,oso hotel moderno eta dotorea da.Hotelak jardin asko ditu eta baita ere hondarra zuri eta fin-fina duten hondartzen ondoan dago.
2-Pricesa yaiza suit hotel resort: Hotel au ere hondartzaren ondoan kokatuta dago eta familiarekin joateko hotel oso ona da.
3-Hotel beatriz costa y spa: Hotel au “Costa teguise”-ren ondoan dago kokatuta.

LANZAROTEKO KLIMA
Lanzaroten orokorrean klima oso ona egiten du. 26 gradu inguru eta batzuetan gehiago.
GASTRONOMIA LANZAROTEN
-Lanzaroten normalean gauza batzuk jaten dira adibidez:
-Papas arrugadas ,mojo rojorekin (fuerteena)edo mojo berderekin(ez ain fuertea)
-Arraia
-Gofio
-gaztak:Lanzaroteko gaztak oso famatuak dira eta baita ere sari batzuk irabazi dituzte.

-haragia