GEOGRAFIA

GEOGRAFIA

http://serbal.pntic.mec.es/ealg0027/mapasflasheus.htm 


Europako mapak erabiliz ariketak egin ditzakegu aldameneko irudiaren gainean klik eginez.







Espainiako erkidegoak eta probintziak landu ditzakegu beheko irudian klikatuz.

http://serbal.pntic.mec.es/ealg0027/mapasflash.htm

    KATALUNIA

Katalunian lau probintzia daude Lleida, Bartzelona, Tarragona eta Girona. 4 hauetatik handiena Lleida da, baina horrek ez du esan nahi ederrena denik. Txikiena berriz, Girona dugu. Erakutsiko dizuegu zergatik etorri zareten Kataluniara.

Kataluniak, Frantziarekin, Aragoirekin eta Valentziako komunitatearekin  egiten du muga. Baina batez ere Aragoirekin.

Denek dute itsasoa, Lleidak ezik, eta hirurak Mediterraneo itsasoan daude.

TARRAGONA:

Tarragona, Katalunia hegoaldean kokatuta dagoen hiri bat da. 2009 an 140.323 binztanle zituen. Tarragonan hainbat eta hainbat jolas parke, museo eta abar daude. Adibidez, Portaventura.

Portaventura Saloun dagoen jolas parkea da. Urtero 4 milioi bisitari hartzen ditu. Españako parke tematiko bisitatuena da eta Europako bisitatuenetan seigarrena.

1995 ean iriki ziren lehenaldiz Portaventurako ateak. Urtero-urtero atrakzio berriak inauguratzen dituzte. Ea atrakzio berriren bat probatzen duzun!


Baina ez pentsa Portaventura denik Tarragonako leku ikusgarriena. Onartu behar dugu Portaventura oso dibertigarria dela baina beste leku asko daude ikusgai.

Anfiteatroa, Tarragonan dagoen eta erromatarren eraikin bat da. Kristo ondorengo 2. mendean eraikin zen.

Tarragonan, 1300 hotel baino gehiago daude. Edozein hotelera joan zaitezke! Baina kontuz, batzuk askoz luxuzkoak direlako beste batzuk baino.

LLEIDA

Lleida Kataluniako, mendebaldeko hiria da, Segría eskualdeko eta Lleidako Probintzia hiriburua dena. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldan, 135.919 biztanle zituen hiriak, eta 200.000 bat biztanle metropoli eremuak. Lleida, Segre ibaiaren ertzean dago, lau eskualde emankorraren Pia de Lleida edo Segría erdian muino baten oinetan Seu Vella. Unibertsitatea eta apezpikutegia ditu .

Horko bi tenplu garrantzitsuenak Seu Vella edo Catedral Vieja XIII.mendean eta, Seu Nova edo Catedral Nueva XVIII. mendean.

·Lleidako La Seu Vella eta euskaraz Lleidako Eliza Zaharraren katedrala,
Kataluniako hirian dagoen katedral bat da. Hiriko ikurra da. 1205-1278 bitartean Pere de Coma arkitektoaren diseinua jarraituz erromaniko estiloan eraiki zen. Katedrala Turo de Lleida izeneko muinoaren gainean kokatua dago, bertatik hiria eskualdearen ikuspegi bikainak daude.
·Lleidak bailara, haran eta abar ditu, horietako bat Los valles de Aneo da Noruega Pallarse ibaitik osatuta dago. Eta Bohí, Arán eta Cardósen artean dago sartuta. Berez ez da haran bat, bat baino gehiagoz osatuta dago, horregatik antzinan ezagutzen zen Los valles de Aneo bezala.

·Vall Fosca haran pirineaiko glaziar bat da. Handik Vall Fosca izena, malda indartsuengatik dauka. Sortzen den eguzkia eguneko ordu gutxitan iristen da barnera (neguan gutxiago).


·Lleidan oso garrantzitsua da bertako nekazaritzako produktuen azoka. Indrustria biziki hazi ez bada ere, azken urteotan gora egin du (janari indrustia, metalurgia, kimika, ehungintza, eraikuntza gaiak).

·Arteari dagokionez aipagarriak dira, besteak beste, XIII.mende hasierako katedral bizantziargotikoa, XIV. mendeko klaustroa, XV.mendeko kanpandorrea, ate erromanikoa eta gotikoa.

BARTZELONA

Gaur Bartzelonari buruz hitz egingo dizuegu. Monumentoekin hasiko gara.
BARTZELONAKO MONUMENTAK:
Bartzelonan monumento asko daude eta batzuk hauek dira:
Familia santuaren templua:
Ezagunagoa katalanezko Sagrada Familia izenez, izen osoa Temple Expiatori
dela sagrada familia Bartzelonako monumento ezagunetarikoa eta hiriko ikur nagusia da.

Beste aldetik Kolonen monumentoa dugu:
Kolonen monumentoa Kataluniako Bartzelona hiriko estatua edo monumentuetako ospetsuenen artean dago. Kristobal Kolonen ohorez eraikia izan zen, Portal De La Pau (euskaraz, “Bakearen Ataria”) plazan kokatzen delarik, Las Ramblas pasealekuaren arteko lotura da,eta Bartzelonako portuarekin aurrez-aurre dago.

Eta monumentoak bukatzeko pare bat parke erakutsiko dizkizuegu
Güel Parkea:
Güel parkea (katalanez Parc Güell) Bartzelonako iparraldean kokatutako parkea da. Parke honen berezitasunik aipagarriena bere elementu arkitetektoniko koloretsuak eta ausartak dira. Antoni Gaudí arkitekto katalanak eraiki zuen, modernismo katalanaren pertsonaiarik nabarmena izan zena.
Eta azkenik Ciutadella parkea:
Ciutadella parkea Bartzelonako hiriko parke bakarra izan zen urte askoz. Ciudatella hiriko barrutikan kokatzen da, Frantziako geltokiak, garaipenaren arkuak eta hiri olimpikoak osatzen dute triangelua. Parkeak 10 sarbide ditu eta 17,42 hektareako azalera du, zooa kontuan izan gabe.

Bukatu dugu monumentoekin goazen katalanari buruz hitz egitea.

Katalana latinetik datorren hizkuntza bat da, 9.500.000 pertsonek hitzegiten dute. 4,5 milioi pertsonek katalana hitzegiten dute beraien etxean.

Eta bukatzeko Kataluniako festa batzuk erakutsiko dizuegu.

Correfocs: Festa honetan pertsona talde bat mozorrotuta sua artifizialen artea dantzan ibiltzen dira.
Hurrengoa Castellers izeneko festa bat da. Gizon-emakumeak, adin guztietakoak, bata bestearen gainean ahalik eta dorre altuenak sortzen saiatzen dira.

Eta Bartzelona gaia bukatzeko festa hau erakutsiko dizuegu:

Sardana: Sardana kataluniako dantza nazionala da, herriko herrikoa eta tradizio handikoa dena. Zirkuloan dantza egiten da eta Cobla izeneko musika taldeak lagundu eta erritmoa markatzen du.

GIRONA

Kataluniako probintzia da 5.886km2 ditu eta 512.187 biztanle . Girona, Bartzelona eta Pirineoetako artean dago, Espainiako ipar-ekialdean. 60Km Frantziako mugatik eta 103km Bartzelona iparraldean.

Costa-Brava hiriburua erromatarrek eman zien izena “gerunda”. Etapa historikoak beren arrastoa utzi eta gaur egun ere, xarmangarri ibai bat, ibaiaren Oñar aurkezten.

Gironako katredala hiriko monumentuen artetik nabarmentzekoa da, eta Katalunia osoko kultura ondarearen barruan aipatzekoa ere. Izan ere, “Kataluinako zazpi mirariak” direlakoen artean dugu tenplu gotiko hau.

Rosesko golkoa (Katalanez Golfo de Roses):

Kataluniako kostaldeko golko nagusia da eta
Gironako probintziako barnealdeko
eskualdeen itsasorako irteera naturala da.






Creus lurmuturra berriz Rosesko golkoa bezain polita da. Geografiaren ikuspegitik, Ekialdeko Pirinioen mendi bat da, zeinek Mediterranear itsasoa eta mendikatea lotzen dituen. Eremu granitotsu eta eskistotsu honetan zaztrapa motako landareria eta zuhaixkak dira nagusi.



Egileak: Neritzel, Garazi, Joseba, Gorka eta Aitana.



balear uharteak

BALEAR UHARTEAK
Balear uharteak, 5 uhartez osatuta dago, hauek dira:
1.-Eivissa
2.-Formentera
3.-Cabrera
4.-Mallorka
5.-Menorka
Han bi hizkuntza hitzegiten dira gehien, gaztelania eta katalana.
4,992 km2 ditu guztira. 1.000.000 baino biztanle gehiago daude.

Hau da hango bandera                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                     Eta hau armarria

1.-EIVISSA
Eivissa, gaztelaniaz “ Ibiza ”, katalanez ” Lab vila
d´ Eivissa-k 571 km2 ditu. Hemengo alkatea Rafael Ruiz da. 49.975 biztanle ditu uharteak. Eivissaren
postakodea 07800 da.. Mediterraneoa itsasoaren ertzean dago.
Fama handia du, bere hondartzetako edertasunarengatik, hondartzetako uraren kalitatearengatik, hor antolatzen diren festengatik eta diskotekengatik.






Hau da hango bandera                                                 Eta hau armarria
KLIMA:
Batez besteko, urteko, tenperatura maximoa 21,9 gradukoa da.
Batez besteko, urteko, tenperatura 17,9 gradukoa da.
Eta batez besteko, urteko, tenperatura minimoa 14,0 gradukoa da.

2.-FORMENTERA
Formentera uhartea balear uharteen artean hegoaldeen dagoena da. Azalerari dagokionez (83,2 km2) txikiena da populatuen artean, hau da, Cabrera kontuan hartu gabe.



KLIMA:
Formenteran eguzki asko egiten du goizean 16º eta gauean 22º an. Eguzkia beti dago,
udak eta neguak leunak dira. Urtean gutxi egiten du euria.
                                                                  Hau da horko armarria:
INFORMAZIOA:
Formenterara bakarrik itsasontziz iritsi ahal da. Udan Formenteran mila pertsona daude hondartzan. Formentera Eivisatik 2 milatara dago. Ordubetero itsasontzi bat dator hara eramateko, 30 min irauten du bidaiak.
3.- CABRERA
Cabrera Espainiako natura-parke nazionala da 1991-tik. Balear uhartetako Autonomia Erkidegoko Cabrera uhartedian kokatua. Itsasokoa eta lehorrekoa da, era horretako bakarra. 1991-an sortu zen, eta 10.021 hektareako eremua du, haietatik 1.836 lehorrean daude. Baina itsas faunaren aberastasunak ematen dio garrantzia eremuari.
HISTORIA
Gorabehera handiak izan ditu gaur egun parkea denak bere historian zehar. Bertako uretan hondoratuta dauden feniziarren, katagotarren eta matarren ontziek erakusten oso trafiko bizia izan uela garai batean, eta, lehorrean, xiv. Mendean eraikitako gaztelu batek portu txikiaren sarreara zaintzen du. Piraten atsedenleku eta monasterio txiki baten kokagune, 1808 an, Espainiako independentzia gerraren garaian, Bailengo guduan presa hartutako 9.000 frantsesen presadegi izan zen. 1973-1978 bitartean espainiako armadaren tiro-eremuan izan zen, eta, azkenik parke nazional egin zuten 1991an.

4.-MALLORKA
Balearretako Uharte handiena da. Menorka eta Eivissa bezala, Mallorca oso helmuga turistiko garrantzitsua da. 3.625'75 km² ditu eta 790.763 biztanle zituen 2006ko erroldan (dentsitatea: 218,09 bizt./km²).
Uharteko hiriburua (etabalehar uharteak erkidegoko hiriburua, era berean) Palma Mallorkakoa da.
KLIMA:
Mallorcako klima guztiz mediterraneoa da: udan tenperaturak nahiko handiak (30-°C-tik gora) dira eta negu partean, txikiak (5°-C-tik beherakoak oso gutxitan izaten dira). Tramontanako mendilerroko tontorrik altuenetan ohikoa da elurra neguan, baina oso arraroa izaten da fenomeno hori hiriburuan eta lautadan. Hezetasuna, era berean, oso ohikoa da, itsasoaren hurbiltasuna dela eta..

GEOGRAFIA:
Tramuntanako mendilerroak konfiguratzen du Mallorcako geografia fisikoa, irlaren ipar-mendebaldean. Era berean, irlaren erdialdeko lautada
ere nabarmentzen da,deitutakoa. Lautadaren mendebaldean dago Palma Mallorka hiriburua, Palmako badiaren erdialdean,Calbia eta Llucmajor udalerrien artean.
Llucmajoren inguruan Randako mendigunea dago, Tramontana baino askoz baxuagoa.
EKONOMIA:
Mallorcako ekonomiaren zutaberik garrantzitsuenak turismoa eta eraikuntza dira, industriak ez baitu garrantzia handirik. Hala ere, artisautza-modu inportanteak existitu dira historikoki (larrua, zapatak, altzariak, abeltzaintza, zeramika, arrantza, meatzaritza). Era berean, ostalaritzako industria balearraklehenengotarikoak dira.
Mallorcako ardoak ere oso onarpen handia dute bai Espainia bai Europako leku askotan, azken urteetan batez ere. Horrez gain, hiru sormarka dituzte uhartean.

5.-MENORKA
Menorkak 701km2 ditu, eta bigarren handiaena da mallorkaren atzetik, Balear Uharteetan. Hango hizkuntzak katalana eta gaztelania da.
KLIMA:
Batez besteko, urteko, tenperatura maximoa 20,8 gradukoa da.
Batez besteko, urteko, tenperatura 17,2 gradukoa da.
Eta batez besteko, urteko, tenperatura minimoa 13,6 gradukoa da.

Menorcako udalerriak hauek dira:
  1. Maó:27.669 biztanle
  2. Ciutadella de Menorka: 26.972 biztanle.
  3. Alaior. 8.671 biztanle
  4. Es castell:7.440 biztanle.
  5. Sant Lluis: 5.865 biztanle.
  6. Ferreries: 4.416 biztanle.
  7. Es Carrel: 4.255 biztanle.
  8. Es migjorn Gran: 1.409 biztanle.
Hau da Menorkako bandera                                                                     





                                                   Hau da Menorkako armarria

EGILEAK: PERU, BORJA, AITOR, ZURIÑE ETA NATALIA.


ANDALUZIA
Andaluzia zortzi probintzia dituen komunitatea da. Espainiako hegoaldean kokatuta dago. Bertan, azentuarekin hitzegiten dute.
KLIMA:
Andaluzia klima mediterranearen barne dago, nahiz eta Andaluzia guztiak ez duen klima bera.
Euria gutxitzen joaten da mendebaldetik ekialdera, Andaluzia aurkitzen delarik Iberiar penintsulako hegoaldeko leku euritsuena ( Grazalemako mendikatea, 2138 litro urekoa) eta Europako lehorrena ( Gatako lurmuturra, 117 litro urteko).
HUELVA
Huelva Probintziak eta Hiriburuak izen berbera dute. Huelvak 150.000 biztenle ditu 149 km2 ditu azalera .
Kokapena:
Espainako hegoaldean dago kokatuta, Portugalekin egiten du muga , bere hegoaldean Maroko du eta iparraldean Extremaduran dago.

Klima: klima mediterraneoa du, klima maximoa 31,8 da eta minimoa 16.3 C
LANAK:
Jarduera nagusiak lehorreko nekazaritza dira mahatsak, olibondoak, arrantza eta meategiak kobrea eta riotintoa.
Historia:
Greziar eta erromatarrek agintzen zuten Huelvan. 713. urtean musulmanek hartu zuten eta Welba izena eman zioten.

CADIZ:
Cadiz Espainiako hegoaldean dago. Iberiar penintsularen herririk hegoaldekonetariko bat da, Algecirasek bakarrik dago hegoalderago. Cadiz Cadizeko probintziako hiriburua da eta probintzia hau Andaluziako 7 probintzietako bat da. 120.000 pertsona bizi dira Cadizen, ez da hainbeste, baina inguruko herrietako jendea kontuan hartzen badugu, kopurua asko handitzen da, herri handiak baititu auzoan, adibidez, Puerto Real, San Fernando…
Geografikoki edo estrategikoki hiri hau beti izan da Espainiako garrantzitsuena. Horren zergatia da Mediterraneo itsasoaren sarrera eta irteera Kontrolatzen duela, horregatik, antzina, herri hau oso ospetsua izan zen. Cadiz Espainiako hiririk zaharrena ere bada, eta han kultura askotako herriak bizi izan dira, adibidez erromatarrak, arabiarrak...
Cadiz zerutik ikusita, agerian du penintsula dela. Dena dago urez inguratuta zatitxo txiki bat izan ezik, eta hori da Cadizeko sarrera naturala, autoz edo trenez sar/irten daiteke. Horrez gain, ordea, beste sarrera bat egin dute, artifiziala, zubi bat erabilita, uraren gainetik pasatzen dena.


KORDOBA
Kokapena:
Kordoba Andaluziako autonomi erkidegoaren iparraldean dago, Espainiako hegoaldean.
Kordobak honako udalerri mugakideak ditu: Villaviciosa de Kordoba ipar- mendebaldean, Obejo iparraldean, El carpio, Villafranca de Kordoba eta Adamuz ipar-ekialdean, Cañete de las Torres eta Bujalance ekialdean, Castro del río hego ekildean, Espejo, fernan, La Rambla eta Montemayor hegoaldean, la carlota hego-mendebaldean eta Almodovar del rio eta Guadalcázar mendebaldean.
MONUMENTU IKUSGARRIENAK:
Kordobako meskita.
MESKITA:
Kordobako meskita XIII. mendean Kordobako Santa Maria katedral gotikoaren barruan gelditu zen. Arte hispani- arabiarreko lan gorenetakoa da.

HISTORIA:
Antzinako tenplu kristau baten ( San Vicente basilika) gainean eraikitzen VIII. mendean hasi ziren eta bi mende geroago bukatu zuten.
XIII. mendean katedral bihurtu zutenetik hainbat berriztatze eta handitze eduki izan du.


JAEN
KOKAPENA
Jaen, Andaluziako ipar-ekialdean dagoen autonomia erkidegoko probintzia bat da. Andaluaziako "Lau erresume “ etako bat dat. Cordoba mendebaldean , iparraldean Ciudad Real eta Albacete, non Sierra Leonak muga naturala egiten du. Eta hegoaldean Granada ditu mugak. Bere hiriburua Jaen hiria da.
Aipatu , Iparrean Sierra Leona , hegoaldean Betiar mendikatea eta bien artean Guadalquivir lautada dagoela. Probintzia zeharkatzen duen Guadalquivir ibaiaz gain, Segura ibaia ere bertan jaiotzen da.
Nabarmendu dezakegu hiriburuaz gain , Linares hiri industriala, Úbeda, Martos, Alcalá la Real eta Villacarrillo herriak . Era berean, ondare kultural handia duen Baeza hiria , besteak beste, La Carolina, non “Las Navas de Tolosa” gudua eman zen, eta Bailen, non Bailen bataila ospetsua gertatu zen.
Probintzia honek ondare natural handia du, lau parke natural : Sierra de Cazorla, Sierra Magina, Sierra Andujar eta Despeñaperros.
Bertakoei  Jienense o jiennense - Jaenés/a - Jaenero/a deitzen zaie.
HISTORIA.
Jaen biztanlegoa izan duen herri zaharrenetakoa da. Bertan bataila famatuak eman dira, lehen aipatu bezla, Bailen, Navas de Tolosa, Baecula bataila. Erdi Aroan musulmanen Taifa de Jaen izan zen.
EKONOMIA
Jaen Oliva olioaren produktore eta exportatzaile lehena da, Zereal , Ardo eta almendren produkzioak ere probintzia honen ekonomian eragina du.
MONUMENTUAK
Arabe eratakoak: Harresiak, Baiñu arabeak (Europan dauden handienak), mezkita (alminar-a eta patioa) Magdalena eleiza, Bermeja Dorrea, eta Santa Catalina Gaztelua , hirian alde zaharrak mantentzen du andalusí garaiko antolaketa,
Beste monumento batzuk : Nuestra Señora de la Asuncion Katedrala Renacimiento garaikoa, Monasterio de Santo Domingo.

MALAGA
MALAGA: Malaga Espainiako seigarren hiririk populatuena da bai eta izen bereko probintziako hiriburua ere. 2009 Urtarrilaren 1-eko erroldaren arabera 568.305 biztanle ditu.
KOKAPENA: Malaga Andaluziako probintzi bat da, costa del sol eskualdearen erdian dago; Mediterraneo itsasoaren ondoan. Bere hegoaldean Maroko du, eta iparraldean Cordoba du, mendebaldean Cadiz eta ekialdean Granada.
KLIMA: Malagak klima azpitropikal mediterranioala du, urteko batazbesteko tenperatura maximoa 22, 9 gradukoa da eta minimoa 13,1 gradukoa . Urtero 526 mm jausten dira, batez ere udaberri eta udazkenean.
BARRUTIA ERAIKUNTZA:
Centro barrutia edo 1 barrutian hiria administratiboki banatua dagoen hamar barrutietako bat da. Batzuetan, Malaga-Centro ere deitzen da.
Bere izenak dioen bezala, 1 barrutia hiriaren erdian dago. Iparraldean ciudad Jardín eta Palma- Palmilla barrutiak hedatzen dira. Ekialdean, Este barrutia, eta, mendebaldean, Bailén -Miraflores, Cruz de Humilladero eta Carretera de Cadíz daude. Hegoaldean, berriz, itsasoa.
Malagako udalak 2005-eko urtarrilaren emandako datuen arabera, Centro barrutian 84.370 biztanle bizi ziren. 

GRANADA
KOKAPENA: Espainiako hegoaldeko hiria da, izen bereko probintziako hiriburua. Andaluziako autonomia erkidegoan dago, Sierra Nevadaren oinetan. 2008. urtean 236.988 biztanle zituen.

ONDASUN NABARMENAK: Turismo leku garrantzizkoa da Granada, artearen aldetik duen historioa luze eta aberatsagatik. Granadako monumentu ospetsuenak Alhambra jaureguia eta Generalifeko lorategiak dira. Alhambra jaureguia nazarien egoitza nagusia izan zen,eta gizateriaren ondare izendatu zuten 1984-an. Alhambrako estiloa da al Andalusko gailurra 14. mendean egina, Ben-Al-Hamarrek eraikia eta haren seme Mohamed 2. ak indartua.
KLIMA: Granadako klima bataz besteko 15,1 ekoa da eta minimoa 4,2-koa
Urteko 22,8 gradu inguruko egiten ditu.
PERTSONA OSPETSUAK
Fray Luis de Granada (15041588)


No hay comentarios:

Publicar un comentario