UNIBERTSOA
EGUZKI SISTEMAKO PLANETAK
MERKURIO
Merkuriok ez du sateliterik, ezta, eraztunik ere.
Orain dela 4.000 milioi urte Merkurio sortu zenean hainbat kometa eta asteroideren talka jasan zuen, ahalik eta orain dela 3.800 milioi urte hau eten zen.
Garai horretan talka ugari jasan zituen. Horregatik, ditu kraterrak eta Ilargiaren antzeko itxura dauka.
Ez dauka barneaktibitaterik, eta ondorioz ezta sumendirik ere. Merkuriok barnean burdinazko nukleo handi bat du. Nukleo honek bolumenaren % 42 osatzen du ( Lurrean nukleoaren bolumena % 17koa da. Nahiz eta proportzioan Lurrak baino burdin-nukleo handiagoa izan, dentsitatea Lurrarena baino pixka bat txikiagoa da, Lurrak 20 aldiz masa handiagoa duelako.
Merkurioren ikurra hau da:
Merkurio oso planeta beroa da. Azalean batezbesteko tenperatura 179°C, baina egunetik gauera tenperatura -183°C eta 427°C bitartean mugitzen da. Merkurio Eguzkitik hurbilen dagoen planeta da eta eguzkitik Merkuriora dagoen distantzia 57.910.160 km-koa da. Eguzki-sistemako txikiena da. Eguzkiari bira emateko gutxi gorabehera 88 egun behar ditu.
Merkuriok atmosfera xumea du, gehienbat helioz, hidrogenoz eta oxigenoz osatuta. Hala ere, hain beroa izanik, ez luke eduki behar atmosferarik.
Garai batean, astronomoek uste zuten Merkuriok beti alde bera erakusten ziola Eguzkiari, baina ez da horrela. Uste zuten beste planetek duten bezalako "ohiko" orbita bat zuela, baina ez du. Astronomoek uste izan dute ez duela eremu magnetikorik, baina badu eremu magnetikoa, asimetrikoa gainera. Orain, NASAko Messenger zunda ari da Merkurio ikertzen; zunda bidali zuten Merkurio Ilargiaren antzekoa zelako hipotesiarekin, baina emaitzek erakutsi dute ez duela antz handirik. Merkurioren ondotik igaro zenean, 2008ko urtarrilean, Messenger zunda azkarregi zihoan. Ezin izan zuen planetaren inguruko orbitan sartu. Beraz, astronomoek flyby deitzen duten hurbilketa bat egin zuen. Merkurio ikertzeko, abiadura izaten da arazoetako bat. Planetara hurbiltzeko, zundak azkarregi mugitzen dira, Messenger bezala. Planetak berak ere oso orbita azkarra du, Eguzki-sistemako beste edozein planetak baino azkarragoa, Eguzkitik oso gertu dagoelako. Eta planetaren errotazioa, aldiz, oso mantsoa da. "Eguzkiak berak balaztatu egiten duelako Merkurioren errotazioa. Eta asko kostatzen zaio bere buruaren inguruan bira bat egitea".
Ilargiaren mugimenduak eragin ikusgarriak ditu Lurrean: itsasoetako mareak, eguzki-eklipsea eta ilargi-eklipsea mugimendu horien ondorio dira.
MARTE
ARTIZARRA
·Oso
atmosfera dentsoa du.
·Co2
bitartez eta eguzki sistemako bigarren planeta denez Artizarra
asko berotzen da,400ºC baino tenperatura gehiago edukitzen
du, planeta guztia sumendiz beteta dago.
·Esan
daiteke lurraren bikia dela, baina han erre egingo zinateke.
·Eguzkitik
batez-besteko distantzia 108 milioi km-koa da.
·Lurrekiko
distantzia 42 milioi km-koa da.
·Artizarraren
ikurrak neska esan nahi du.
·Normalean
400ºC-ko tenperatura dago.
·Zientzlariek
Artizarra aztertu zuten. Artizarrean ezin da bizitzarik egon,
tenperatura altuegiak daudelako. Dena sua da, landareak erre egingo
lirateke.
·Diametroa=
12.109km
·Masa=(1024
kg)x4.869
·Bolumena=(1010
kg)x92.843
·Dentsitatea=5.204
kg m3=(metro
kubikoa)
·Grabitatea=8.87
m/s2
·Merkurion
baino tenperatura altuagoak egon daitezke.
·Artizarrak
eguzkiari buelta emateko 224 egun behar ditu.
EGILEAK:
JOSEBA, HOUSSAM eta AITOR.
Lurra
eguzkiarekiko hirugarren planeta da. Lurrean 8 milioi espezie baino
gehiago bizi dira, bertan 7.200 milioi gizaki dira. Lurraren ehuneko
hirurogeita hamaika urez estalia dago eta beste guztia kontinenteak
eta irlak dira. Lurra “Esne bidea” galaxian dago.
Eguzkia
lurretik gertuen dagoen izarra da.
SATELITEAK:
Ilargia
Eguzki-sistemaren bostgarren sateliterik handiena eta Lurraren
satelite bakarra da, honen inguruan biraka dabilena.
Lurra
eta ilargiaren artean 384.400 km daude.
5
modu daude lurretik ilargia ikusteko. Modu bakoitzak izen bat du;
Ilgora, ilbehera, ilberria eta ilbetea.
Hona
hemen, adibide batzuk:
Ilargialdiak:
1 - ilberria
3 - ilgora
5 - ilbetea
7 - ilbehera
1 - ilberria
3 - ilgora
5 - ilbetea
7 - ilbehera
Lurrak
Eguzkiaren inguruan egiten dituen mugimenduen antzera, Ilargiak ere
translazio-mugimendua egiten du Lurraren inguruan, baita
errotazio-mugimendua ere bere ardatzaren biran. Mugimendu horiek
direla-eta, ilargia ez dugu beti era berean ikusten.
Ilargiaren
errotazio- eta translazio-mugimenduek periodo bera dute:
27,32 egunekoa; Lurretik 29,5 eguneko periodoa ikusten da, tarte
horretan Lurraren posizioa ere aldatu
egin delako.
Lurretik
Ilargiaren aurpegi bakarra ikus daiteke.
Ilargiaren mugimenduak eragin ikusgarriak ditu Lurrean: itsasoetako mareak, eguzki-eklipsea eta ilargi-eklipsea mugimendu horien ondorio dira.
ZENBAT
DISTANTZIARA DAGO LURRA EGUZKITIK
Eguzkiaren
ondotik milaka eta milaka orbita daude, lurra hirugarrenean dago.
Orbita bakoitzak 49.800.000 km tara dago. Lurra eguzkitik 149.600.000
km tara dago.
LURRAREN
MUGIMENDUAK
Nahiz
eta guk ez nabaritu, Lurra etengabe mugitzen ari da.
ERROTAZIO
HIGIDURA
Errotazioa,
lurrak bere ardatzaren inguruan egiten duen mugimendua da:
24
ordu behar ditu bira osoa emateko.
TRANSLAZIO
HIGIDURA
Translazio
higidura lurrak eguzkiaren inguruan egiten duen itzulia da:
365
egun behar ditu eguzkiaren ondoan bira osoa emateko.
BESTETIKO
DISTANTZIAK
Eguzkiaren
ondotik milaka orbita daude eta lurra hirugarrenean dago
Zerez osatuak dago?
Batez ere ''basalto'' eta
''granitoz'' osatua dago.
Basalto:
Basaltoa arroka igneo
bolkaniko ilun bat da.
Basaltoa da lurrazalean
topatu dezakegun arroka bolkaniko ugariena.
Granitoa:
Granitoa arroka igneo
plutoniko bat da, lurraren barnean ''magma'' geldo hoztean sortzen
dena.
Zer da ''magma''?
Magma,
tenperatura handiko nahasketa faseaniz bat da, (bere konpasaketaren
arabera, 700º C baino gutxiagorik 1500º C baino gehiagoraino)
Zer
da ''arroka igneo''?
Arroka igneo,
magmatikoak edo harri igneoak magma likidoa hoztean sortutako harriak
dira.
NOIZ ETA NOLA AURKITU
ZUTEN?
Orain dela 20.000 urte
gizakiak nekazaritza aurkitu zuen eta berarekin batera lehenengo
zibilizazioak sortu ziren orain dela 10.000 urtetik hona, Lurraren
itxura guztiz eraldatuz.
Lurra
duela 4.500 milioi urte sortu zen.
EGILEAK:JONE,
MANU, ANGIE, URKO ETA GORKA
Marte Eguzkitik hasita laugarren planeta da eguzki-sisteman. Marte eguzkitik batez beste 227.936.637 km-ra dago.
Hau da Marteren ikurra
SATELITEAK
Martek bi satelite natural ditu: Phobos (grezieraz: beldurra) eta Deimos (izua), honela deituak Ares greziar mitologiako guda jainkoaren (erromatarren Marteren baliokidea) laguntzaileen omenez. Uste denez, grabitazio-indarragatik harrapatutako asteroideak dira. Phobos da bietan handiena eta planetatik gertuen dagoena, eta Ilargiak bezala, biek aurpegi bera dute Marteri begira beti. Gutxinaka gutxinaka, Phobosen orbita-erradioa murrizten doa, eta 50-100 milioi urte barru planetarekin talka egingo du.
GAINAZALA
Ipar eta hego hemisferioen artean ezberdintasun nabarmenak daude: hegoaldea kraterrez estalia dago, iparraldeko lurra askoz lauagoa eta berriagoa delarik. Harriak batez ere basaltoz osatuak daude, burdin oxido eduki handiaz, kolore gorri bereizgarria ematen diona. Gainazal gehiena hautsez estalia dago. Elementu geografiko nabarmenak ditu Martek; izan ere, eguzki-sistemako mendi garaiena eta arroila luze eta sakonenak ditu. Besteen artean, Hellas Planitia deritzan sakonunea ere aipatzekoa da. Hau aspaldi gertatutako meteorito talkaren eragina da, 2000km-ko diametro eta 6 km-ko sakonerako kraterra utzi zuena.
BITXIKERIAK
Marteren azalean kanal ugari dago, eta antzina ura eraman zutela uste da. Hain zuzen ere, 2015eko irailean NASA agentziak planeta gorrian ura aurkitzeko posibilitate altua zegoela ziurtatu zuen.
Haize eta hautsezko ekaitz izugarriak jasaten ditu, planeta osoa estali dezaketenak hilabeteetan zehar. Haize horrek dunak sortzen ditu gainazalean. Esekiduran dauden hautsezko partikulak direla eta, atmosferak kolore arrosatsua hartzen du.
ATMOSFERA
Atmosfera nahiko xumea du Martek.
Funtsean karbono dioxidoz eratua dago (% 95,3), baita nitrogenoz (% 2,7) eta argonez (% 1,6) ere, eta beste sustantzien aztarnak ere ditu (% 0,15 oxigenoa, % 0,07 karbono monoxidoaeta % 0,03 ur lurruna, besteak beste). Lurrak bezala ozono-geruza bat dauka, 40 km-ko altueran kokatua, baina hark baino 1000 aldiz ozono gutxiago duenez, ezin ditu izpi ultramoreak oztopatu.
Martxoan Mars Express espazio-ontziak metanoa aurkitu zuen Marteko atmosferan. Metanoak ezin du 400 bat urte baino gehiago iraun atmosferan, beraz nonbaitetik sortua izan behar da; sorrera hori bolkanikoa edo biologikoa izan daiteke. Metanoa zatika agertzen da, era uniformean banatu baino lehenago deskonposatzen delako, beraz etengabe atmosferara askatzen dela uste da.
ERROTAZIOA ETA TRANSLAZIOA
Martek, Lurra bezala, errotazio-higidura eta translazio-higidura egiten ditu. Baina marte urrutiago dagoenez, gehiago irauten ditu higidurak egiten.
Errotazio-higidurak, 24 ordu eta 37 minutu irauten du bere ardatzaren inguruan biratzen.
Translazio-higidurak, 683 egun irauten du. Izugarrizko diferentzi dago Marteren eta Lurraren arteko translazioan.
JUPITER
Eguzki sistemako planetarik handiena da. (143.000km-ko diametroa); 318 aldiz lurraren masa. Eguzkiarekiko distantziari dagokionez, bostgarren planeta da eta hartatik 776milioi m-tara dago. Jupiterren grabitatea lurrarena baino 2,64 aldiz handiagoa da. Bere ardatzaren inguruan bira osoa emateko 9 ordu eta 50 minutu behar ditu eta higadura laster horren ondorioz zapalduak ditu ipar eta hego hemisferioa.
Eguzkiaren inguruan bira oso bat emateko 11 urte behar ditu eta 315 egun behar ditu. Teleskopiotik begiratuta, Jupiterrek bere ekuatorearekiko paraleloan ilun-argiak dituela ikusten da, eta kolore nagusia gorria dela, nabardura askorekin. Hidrogenoa da Jupiterren atmosferaren osagai nagusia, baina horrekin batera ugariak dira metanoa eta amoniakoa beherago izotzezko geruza du eta erdigunean nukleo trinkoa dentsitate handiko gasetan bilduta.
Hamar satelite ditu; lau handienak Galileok aurkitu zituen: Io, Europa, Ganimedes eta Calisto. Atmosferarik ez dagoenez tenperatura aldaketak oso handiak dira; 110k eta -163,15 gradukoa da. Horregatik ezin da bizitzarik egon tenperatura horiekin.
Tenperatura normala 152k edo -121,15 gradukoa da eta maximoa 198k edo -175,15º C .
Hidrogeno 81%
Helio17%
Metanoa 0,1
Uraren lurruna 0,1
Amoniakoa 0,02
Etanoa 0,0002
Fosfina 0,0001
EGILEAK: GARAZI, ENEKO, FERMIN, BORJA eta ZURIÑE
SATURNO
Saturno
eguzki-sistemako 6. planeta da. Eguzki-sistemako, gasezko planeta
erraldoietako bat da. Saturnok 62 satelite natural ditu, handienak
eta ikusgarrienak zortzi dira: Mimas, Enzelus, Tethys… horietako
handiena Titan da. Saturnoren ezaugarri nagusia, ekuatorean dituen ur
izotzezko 4 eraztunak dira.
GASEZKO
PLANETA ERRALDOIAK
Saturno
gasezko planeta erraldoia da, Jupiter, Urano eta Neptunorekin batera.
Saturno hidrogenoz eta helioz osatua da bereziki, nahiz eta metanoa
eta amoniakoa ere badituen, kopuru txikiagoetan.
EZAUGARRIAK
·
Eguzkitikako distantzia: 1.429.400.000km.
·
Diametroa: 120.700km
·
Masa ( lurrarean = 1): 95,22
·
Bolumena ( lurrarean = 1): 745
·
Errotazioa: 10 h eta 14min.
·
Dentsitatea: 0,7/ cm3
·
Saturnoren ikurra:
Aipatzekoa
da uraren dentsitatea baino dentsitate txikiagoa duela, hori dela eta
igerileku handi batean flotatu egingo luke.
Forma obalatua du errotazio azkarraren ondorioz.
Gainazalaren
temperatura -180ºkoa da. Gasez beteriko planeta da. Hori dela eta,
Saturnon ezinezkoa da bizitza egotea. Baita eguzkitik urrunetako
planeta bat delako eta hotz handia egiten duelako.
URANO
URANO:
Urano eguzki sistemako 7. planeta da eta eta guztietatik 3. handiena. Lehenengo planeta izan zen teleskopio batetik aurkitzen William herschelek-engatik 1781-eko martxoaren 13-an. Urano izotzez estalita dago hotz handia egiten duelako.
ATMOSFERA:
Uranoren atmosfera hidrogenoz, helioz eta metanoz osatua dago. Ekaitzak ere badaude satelite artifizialek egindako argazkietan gorri edo arrosak agertzen direnak.
URANOREN ERAZTUNAK:
1977an, James L. Eliotek Urano planetari begira ari zen bitartean, bost eraztun ikusi zituen. Jamesek izena jarri zien, Alpha, Beta, Gamma, Delta eta Epsilon. Denek batera 9.400 kilometroko zabalera osatzen dute. 1986.urteko urtarrilean,eskursio bat egiten ari zirenean, beste lau ikusi zituzten, ez zizkien izenak jarri. Eskursioan, Epsilon eraztuna ikusi zuten. Esaten dutenez, izotz arrokak ditu eta metro batzuk neurtzen dituzte arroka haiek. Esaten dutenez ere beste erantzun batzuk egon daitezke 2005-eko urtean teleskopio batetik beste bi eraztun ikusi zituzten, Uranotik apur bat urrunduak. 2006 urtean azkenengo bi eraztunak ikusi zituzten, bat urdina zen eta bestea gorrixka, eta Epsilon eraztuna grisa zela ere bai.
DIAMETROA:
Uranoren diametroa gutxi gorabehera 51.118km-koa da, lurrarena baino 4 aldiz handiagoa da. Uranoren azalera gutxi gorabehera 2.000.048.104.190,34 (bi bilioi berrogeita zortzi milioi ehun eta lau mila, ehun eta laurogeita hamar eta hogeita hamalau ehunen)km-koa da bere luzeera.
SATELITEAK:
·KORDELIA
·OPHELIA
·BLANCA
·CRESSIDA
·DESDEMONA
·JOKET
·PATIA
·ROSALIT
·BELINDA
·PUCK
·MIRANDA
·ARIEL
·UMBRIEL
·TITANIA
·OBERON
Titania: Titania urano planetaren sateliterik handiena da.
Grabitatea pertsona batek Lurrean 50kg pisatzen badu, Titanian 1,7kg pisatuko luke. Atmosferaren tenperatura 184,15cº-koa da.
Miranda: Miranda Uranoren bost satelite nagusien artean txikiena eta Uranotik gertukoena da.
Ariel: Ariel satelitea Uranoren sateliteetan disdiratsuena da, eta, tamainaz laugarrena. Oso esferikoa da. Nagusiki izotzez eta arrokaz osatuta dago
Oberon: Oberon Urano planetaren bosgarren satelitea da. Uranotik 632.000km-ra dago, eta ardatzaren inguruan bira osoa emateko hamahiru egun, hamaika ordu eta zazpi minutu behar ditu. 1.630 km inguruko diametroa du. Ur izoztuz, metano izoztuz eta solidoez osatuta dagoela esaten dute.
EGILEAK: NIKOLAS, MAORE ETA AITANA
NEPTUNO
Eguzki sistemako zortzigarren planeta da. 1846-an Galle-k aurkitu zuen. 48.600 km-ko.
Ekuatore diametroa eta 164 urte 280,3 eguneko urtea. Kolore urdinekoa da, eta Orban Handi urdina izeneko zurrunbilo erraldoia du atmosferan. Hamaika satelite ditu, Naiad, Thalassa, Despina, Galatea, Larissa, Proteus, Triton, eta Nereid: lauk ez dute izenik.
Neptunoren gainazaleko tenperatura -220 ºC-koa da eta atmosfera hidrogenoz eta helioz osatua dago. Neptunoren tenperatura arrunta 53K-koa da. Hala ere, Neptunoren barrutik ateratzen den beroak fenomeno atmosferikoak sortzen ditu, haizete bortitzak(1.400km/h) bezalakoak.
Neptunok egun baten 16 ordu eta 6,7 minutu ditu eta 400 urte behar ditu eguzkiari bira osoa emateko.
Neptuno eguzki sistemako planetarik hotzena da.
Neptunoren ikurraren esanahia da itsasoaren jainkoaren
Neptunok 13 eraztun ditu.
Egileak: Natalia eta Imanol.
No hay comentarios:
Publicar un comentario