EKOSISTEMAK

EKOSISTEMAK

BARATZA

Baratza edo ortua (Euskal Herrian udaberrian eta udan, baina baita, zenbait landarerentzako, udazkenean eta neguan ere) barazki mota asko hazi eta aprobetxatzeko erabiltzen den lursaia da.

Zainketa berezia behar duten landareak egoten dira baratzean, barazkiak, lekak eta fruitu arbolak . Lur ona dagoen tokian eta gehienetan baserritik hurbil kokatzen dira barazkiak...

Euskal Herrian gehienetan etxeko kontsumora zuzenduta egon ohi da baratzeetako ekoizpena, baina zenbait kasutan, batez ere hegoaldean, salmentara zuzendutakoa ere egiten da. Oro har, baratzeak ematen duena bolumen txikikoa da, eta gehienetan tokiko salmentarako izaten da.



SASOIKO PRODUKTUAK

Hilabetez hilabete produktu hauek landatzen dira baratzetan. Barazki gehienak uda eta udaberrian hazten dira klimaren eraginez eta eguzki izpi gehiago egoten delako.

APIRILA: Baba beltza, espinaka, azalorea...

MAIATZA: Baba beltza, loreak, patata berria, kipula txikia...

EKAINA: Baba beltza, tomatea, piperra, loreak, patata berria, marrubia, leka...

UZTAILA – ABUZTUA: Tomatea, piperra, pepinoa, kalabaza, kalabazina, loreak, sagarra, marrubia, leka...

IRAILA: Tomatea, piperra, espinaka, kalabaza, sagarra, leka, madaria, pikua...


URRIA: Tomatea, piperra, espinaka, azalorea, kalabaza, aza, bruselasko aza, sagarra, madaria, pikua...

AZAROA – ABENDUA: Espinaka, azalorea, aza, bruselasko aza, kalabaza, sagarra, madaria, mizpira, gaztaina, kiwia, alkatxofa, eskarola, borraja, kardua...


BARATZETAKO ANIMALIAK

ZIZAREA:Ornogabeko animaliak dira, zilindro formakoak eta luzeak. Ezagunenak lur zizareak dira. Zizareak onura egiten dio baratzari lurra oxigenatuz.





BARRASKILOA:
Oskola duen animalia da. Ez du ez besorik eta ez hankarik.
Normalean hezetasunean agertzen dira eta gehienak belarjaleak dira. Kaltegarria da baratzeko barazkiak gehienak jaten dituelako.


BELEA:Usoaren antzekoa da, baina hura baina handiagoa da. Mendietan, zuhaitz altuetako basoetan eta itsasbazterretako amildegietan bizi da belea.


ARMIARMA:Zortzi hanka ditu. Pozoia injektatzen du defendatzeko. Normalean txoko ekologikoetan egoten dira.




INURRIA:1mm-tik 5cm-rainokoa izan daiteke. Inurriak ikusmen ona du. 7 begi ditu, guztiak trapezio formakoak. Landare-zorri deitzen diren intsektuak jaten ditu.





ELIKA KATEA:

 


<----ZIZAREAK LURRA JATEN DU







         <---- OILOAK ZIZAREAK JATEN DITUZTE      





<------------ ETA AZKENIK GIZAKIAK OILOAK JATEN DITUGU




GIZAKIAK BARATZEAN
Gizakiok, ortuko barazkiak hartzen eta berriz ere landatzen eragin handia dugu. Gizakiok, intsektuak, beren barazkietatik uxatzeko, intsektizida izeneko material kimikoa erabili ohi dugu. Baina, beste baratze batzuetan, ez dira horrelako produktuak erabiltzen, nekazariek egiten dute intsektiziden lana. Baratze hauei ekologikoak deitzen zaie eta hauek sortutako produktuak garestiagoak izaten dira.

Baratza gizakiok sortzen dugu lurra lantzen eta hazi ezberdinak landatzen. Baratzean, zainketa berezia behar duten barazkiak egon ohi dira, adibidez: lekak, tomateak, letxugak... etabar.

Nekazariek barazki hauek zaintzen dituzte, oso lan gogorra da, eta geroz eta merkeagoak saltzen dira. Hori dela eta, ari da nekazaritza gutxitzen.


EGILEAK:
MANU AGIRREZABAL
JONE GARCIA
ANGIE CHACATE
URKO ILLARRAMENDI
GORKA GARATE

     _______________________________________________________________________                                                                 
BASOA

INGURUNE FISIKOA:
Basoa zuhaitzez beteta dagoen lur sail handia da. Sailkapen orokor baten arabera, bi multzo handitan bana ditzakegu, zuhaitz handiak kontuan hartuta: Hosto erorkorreko eta hosto iraunkorreko basoak.

Basoak ekosistema txiki asko ditu.
Ekosistema toki bateko ezaugarriek eta bertako izaki bizidunek osatzen dute. Adibidez, basoa ekosisteman elementu asko daude: Landareak, animaliak, luzaroa, haizea, harriak,...
Ekosistemek bi osagai dituzte: bizidunak eta bizigabeak.

LANDAREAK:
Ura eta argia behar dituzte bizitzeko. Zenbait landareek ur asko behar dute bizitzeko, adibidez pagoak; beste batzuek, ordea, ur gutxi behar dute ezaterako, arteak. Hori dela eta, pagoak toki hezeetan bizi dira eta arteak, berriz, toki lehorragoetan.
Basoko landarerik handienak zuhaitzak dira. Zuhaixkak eta belarrak landareak dira.




ANIMALIAK:
Gauza bera gertatzen da animaliekin, horiek ere ezin baitira edozein tokitan bizi. Hartzak, adibidez, toki hotz eta hezeetan bizi dira eta janari ugari behar dute. Toki bakoitzean, antzeko beharrak dituzten animaliak eta landareak bizi dira. Horregatik, pagoak eta hartzak ekosistema berean bizi daitezke, baina inoiz ez hartzak eta arteak.
·Animalia ornogabeak: ugarienak intsektuak dira, tximeletak, kakalardoa...). Horiez gain, zizareak eta armiarmak ere badaude.

·Animalia ornodunak. Hauek dira besteak beste: sugandilak, hontzak, saguak, oreinak, basurdeak, muxarrak, txantxangorriak...



Basoko izaki bizidun bakoitza basoko eremu jakin batean bizi da, hala nola, lurzoruan, belar artean, zuhaixken artean edo zuhaitzen adarretan.



ELIKA-KATEA:
Elika katea, ekosistemako partaideen arteko harremanak sortzen dira eta horietatik garrantzitsuena elikadurazkoa da. Ekosistema bateko bizidunak beste batzuen elikagai izaten dira. Elika kateen multzoak izaki bizidun guztiak harremanetan jartzen dituen sareak osatzen dute.

· Zizareak lurra jaten du eta sugeak zizarea jaten du.


                                                                      
                                                                                                                       


·Katagorriek eta basurdeek ezkurrak jaten dituzte.

 

URTE SASOI ALDAKETAK:

-Udazkenean zuhaitzetako hostoak erortzen hasten dira.
-Neguan zuhaitzak biluzik gelditzen eta elurrez betetzen dira.
-Udaberrian landare berriak hasi eta zuhaitzak lorez betetzen dira.
-Udan bero asko eta zuhaitzak hosto politez beteak egoten dira.

BASO GALERA KONTROLATZEKO AHALEGINAK

Baso galeraren arazoari aurre egiteko ikuspegi tradizionalak lege eta araudietan jarri duten indarra ez da nahikoa legeak betearazteko. Talde ahaltsuenak nola edo hala sahiesten dituzte, Herrialde pobreetan laguntza programatan jarri da indarra, Baso Tropikalen Nazioarteko Programan batez ere. Baina laguntzok ez dira aski izan baso galera geratzeko.

EGILEAK: Uxue, Aitor, Lorea, Joseba eta Houssam.

__________________________________________________________________________________


ITSASOKO EKOSISTEMA
Itsasoan hainbat ekosistema bereizten dira. Uren sakonera garrantzitsua da, argia eta tenperatura horren araberakoak direlako eta, ondorioz, baita ekosistema horietan aurki daitezkeen organismoak ere.
Itsasoa ur gaziko eremu zabala da, ozeanoa baino txikiagoa. Hala ere, neurri edo definizio zehatzik ez daukanez mota askotako itsasoak daude. Batzuetan laku handiei ere itsaso deitzen zaie.
ANIMALIAK ETA LANDAREAK
Itsasoan hainbat landare eta animalia bizi dira.
-Itsasoko landarerik ugarienak algak dira. Itsasoan oso landare gutxi bizi dira.
-Bestalde, animalia ornogabe asko daude, besteak beste, marmokak, otarrainak eta txirlak.
-Animalia ornodun ugarienak arrainak dira. Ugaztunak ere badaude,adibidez, izurdeak, eta baita narrastiak ere, esate baterako, itsas dordokak.
Eta orain, bi landare esango dizkizuegu:
ALGA: alga organismo autrotofo talde zabal eta askotarikoa da. Fotosintesia egiteko gai dira eta uretan edo ingurune nahiko hezeetan bizi dira.

 
PLAKTONA: itsasoetako nahiz ibai eta aintziretako uretan igeri bizi diren organismo txikien multzoa da.

Itsasoa munduko ekosistemarik handiena da. Lurrazalaren bi heren hartzen ditu.
 
ANIMALIAK
Itsasoan hainbat animalia aurki ditzakegu eta orain, ospetsuenetako batzuk erakutsiko dizkizuegu.
GAINAZALEKO URAK
ANTXOA: antxoa,bokarta edo antxoba ur gazian bizi den arrain mota bat da. Arrain urdina da.

 
TXIBIAK: txibiek barne maskorra dute ( txibia-hezurra izenekoa), zortzi beso eta bi garro. Ohiko tamaina 15 eta 25 cm-ko luzera dute.

 
EZPATA-ARRAINA:ezpata-arraina ur gaziko arraina da, mundu osoko ur tropikal, azpitropikal eta epeletan bizi dena. Xiphiidae bere familian espezie bakarra da.

 
KORALEZKO ARREZIFEAK
ITSAS ZALDIA: 20cm-rainokoa eta hezur plakez estalia eta espiralean kiribiltzen den isatsa. Atlantikoan eta Mediterraneoan bizi dira, itsasertzetik urbil.
ITSAS IZARRA: gorputza zapala izaten dute inguru osoan arantzatxo txikiak dituzte eta bost beso dituzte.

 
OZEANOKO ERRALDOIAK
BALEA URDINA: 15 metro ingurukoak izaten dira eta plaktonaz eta arrainez elikatzen dira.

 
URTE SASOI EZBERDINETAKO ALDAKETAK
Euskal Herriko uraren fosfato (itsasoan dagoen gatz minerala) kopurua aldakorra izaten da. Udan izaten da fosfato gutxien eta neguan fosfato gehien. Udan ez dago fosfatorik ur gainean, baina zenbat eta hondoago, ur azaletik 50 m berago, hainbat eta fosfato gehiago egoten da. Neguan, berriz, fosfato kontzentrazio maila berdina izaten dute ur azalak eta itsas hondoak, eguraldi zakarrak azaleko eta sakoneko ur geruzak nahasten baititu. Ur gaineko fosfato maila handiena neguan izaten da (otsailean), udaberrian hala ere maila hori igo egiten da itsasertzetik hurbil dauden uretan.
EKOSISTEMAREN EGOERA
Gizakiak itsasoa kontaminatzen ari gara, zaborra itsasora botatzen ari garelako. Zabor asko botatzen dugulako, zazpigarren kontinentea sortu dugu. Oso txarra da itsasoarentzat eta baita bertan bizi diren animalia eta landareentzat, animalak ito egiten direlako. Zabor gehiago botatzen jarraitzen badugu, Antartika urtu egingo litzateke, eta horregatik, itsas maila igo egingo litzateke.

ELIKA-KATEAK   

Marrazoak atunak jaten ditu, atunak antxoak, antxoak uretako zizareak eta uretako zizareak hondarra.


Morsak pinguinoak jaten ditu, pinguinoak arrain txikiak eta arrain txikiak planktonak.

____________________________________________________________________

BASAMORTUA
NON: Basamortuak tropiko inguruetan eta kontinente handien barruan haurki ditzazkegu.

KLIMA: Basamortua da dudarik gabe ingurune gogorrena bizitzeko. Basamortuaneuria egin gabe urte bat eta egiten duenean kristolako zaparrada botatzen du. Egunez tenperatura 50ra iristen da, eta gauez 0gradu azpitik iritxi daiteke, hori udaran, neguan -40 gradutara iritsi daiteke. Bestalde basamortuan aizeak oso bortitz jotzen du. Urtaroen aldaketa ez da hain handia, goizean, udaran 40ºC-tik gora egiten du. Eta neguan nahiko epela izaten da 25ºC.

LANDAREA:

Basamortuko soru eskasa ere haipatu beharko  genuke, ur eskasaren gaitik landaredia oso hurria da,ezin dira lur zoru osoak lortu eta ez dago igaduraren aurkako babesik.ondorioz igadura oso handia da batiz bat urak eta aizeak eraginda.euri gutxi egiten du baina egitzen duenean ur asko botatzen du epe laburrean ,uoldeak sortzen dira,ur horiek soruaren goiko geruzak, azpiko gaitz agerian ostartea. Orduan ez dago nahiko lurrik landareek sustraiak finkatzaeko.

Basamortuko bizitza gogorari haurre egiteko lasndare eta animaliak estrategias baliatuz
bizi dira. Ura al bezain ondo baliatue eta beroa saiesteko harrigarriak diren ainbat teknika haurki daitezke.
Basamortuko landareak izugarrizko bero eta idortasunera egokitzeko aldaketa fisiko zein portaerazkoak izan dituzte. Izerdi eremua murrizteko fotosintesia ostoetan egin beharrean zurtoinean eta adar multzoetan horrela landare horiek ez dute inolako eragozpenik osto kopurua edo arantza bihurtzeko.
Idortasunera haurkako beste estrategiabat sustrai luze eta sakonak garaitzea da. Basamortuko hare batzuetan agertzen den kalabaza adibidez, 40metroko luzeera duten sustraiak ditu.Badira estrategia desberdinak konbinatzen dituzte landareek adibidez, kreozete izeneko landareak bastar guztietatik ura xurgatzeko bi eratako sustrai ditu, sakonak eta azalekoak.

ANIMALIAK:
Animalia handienak, adibidez gameluak eta elefanteak, ur eta itzal bila oasiz oasi eta putzuz putzu ibiltzen dira, baina animalia txikienentzat ezinezkoa da horrela ibiltzea.
Animali gutxi daude baina ezagunenak auek dira:
BASAMORTUKO ASERIA:
Beriari ies egiteko beraien gordelekutan egoten dira. Gauean beraien gordelekuetatik aterazen dira eizara ateratzen dira. Eizatu eta gero berriro beraien gordelekuetara itzultzen dira an beraiek arrapatutako arrapakina jateko.

GAMELUA:
Gameluek beraien konkorretan edukitzen dituzte elikagaiak: ura,janaria... beraien azazkalak oso zabalak dira ez irrisbalatzeko eta eroartzeko bazamortuko jendeak garraio bide bezala erabiltzen dituzte leku batetik beztera joateko.

ESKORPIOIA:
Eskorpioiek 12 begi eduki al dituzte baina ahala ere ez dute ondo ikuste. Animalia gautarra da bere arrapakinak auek dira:armiarmak,intezektuak... araknido auek beraien guztanan oso pozoi arrizkutzua daukate arrapakinak il eta jan ahal izateko tea gose geiago badute beraien kumeak jaten dituzte.

SUGEAK:
Basamortuko sugeek normalean pozoi oso potentea eduki oi dute beraien arrapakinak ortzaka batez lurrera erortzeko eta iltzeko.

Gizakiak:
Basamortua aspaldi bihurtu zen gizakien bizileku. Afrikako Kalaharin, Australia barruko basamortuan eta Estatu Batuetako mendebaldeko eta hego-mendebaldeko basamortuetan ehiztari eta fruitu-biltzaileak aurki daitezke. Basamortua hain leku idorra izanik, bizitzeko beste lortzen badute ere, arazo nagusia ur-eskasia da, eta etengabe ibiltzen dira ur-putzu batetik bestera joan-etorrian.
Ehiztari eta fruitu-biltzaileak aurki daitezke. Basamortua hain leku idorra izanik, bizitzeko adina lortzen badute ere, etengabe ibiltzen dira ur-putzu batetik bestera joan-etorrian. Nahiz eta bizimodu gogorra izan turista asko joaten dira ango paisajjeak ikustera.





ELIKA-KATEA

INTSEKTUA
                                  
                                                  

ESKORPIOIA                                           ARRATOIA
                                                                                                                    FENEKO AZERIA


               SUGEA




No hay comentarios:

Publicar un comentario