INGURUNE FISIKOA:
Ibaia
ubide naturala da, normalean euritik edo elurraren urtzetik
datorrena; goiko lurretatik behekoetara, eta itsaso, aintzira edo
beste ibai batera isurtzen dena. Batzuetan ordea, ibaiak lurrean
barneratzen dira edo guztiz lehortzen dira, beste nonbaiten isuri
baino lehenago. Ibaia uraren zikloko atal garrantzitsu bat da.
Ibaiaren
jatorria iturburuetan aurkitzen da, ibilgua osatzen du eta normalean
ibai-ahoan amaitzen. Ibaia bakoitzak lur eremu batean biltzen ditu
urak.
EKOSISTEMA:
Ibaietako
ekosistematan bi atal nagusi daude: bat ibaia beraren ibilguan
sortzen dena eta bestea ibai ertzeko ingurunean sortzen dena.
Ibaiaren
uretan izaki bizidun asko bizi dira. Algek eta ornogabeek bentos
(hondarrarekin harremanetan bizi diren organismoen multzoa) izenekoa
osatzen dute eta horiei esker bizi dira bertako arrainak, hegaztiak
eta ugaztunak. Itsas ondoko edo han bizi diren
ornogabeek
elika–katearen oinarria dira eta gaineko espezien elikagaia,
gainera, uraren kalitatearen adierazle biologikoak dira. Algak,
moluskoak, krustazeoak eta intsektuen larbak ibai baten osasunaren
adierazgarri dira eta, horrela, ibaiaren zati bateko ornogabeen
azterketa zehatz baten bidez ebaluatu dezakegu kutsadura maila.
Ondo
zaindutako ibai baten ertzean basoak aurkitzen ditugu, eta dagokien
erritmo naturalean garatzen direnean zuhaitz ilara bilakatzen dira.
Ibai-baso horiek ibaiaren ibilgua ezkutatzeraino estali dezaketen
basoak izaten dira eta landaredi oso aberatsa dute.
Landaredia aberatsa
denean, fauna ere hala izaten da. Landarez elikatzen diren
animalietatik hasita, harraparietaraino, espezien harreman genetikoak
ahalbideratuz. Basa-katuak, azeriak, ipurtatsak edo erbinudeak basoaz
baliatzen dira lurralde berriak ugaltzeko. Eta aberastasun horren
ondorioz, ornodun handiak iristen dira: hontz handia, basa-katua,
igaraba eta katamotzak.
IBAIAREN
LANDAREAK
-Landaredia eragin
desberdinak ditu:ibaiaren gehiegizko intsolazioa
eragozten du eta
horrela, ura gehiegi berotzen ez denez ez du oxigeno galtzeko
arriskurik.
-Kutsadura eta
zikinkeriak iragazten ditu.
-Ibaiertza higaduraz
babesten ditu ura garbia mantenduz.
Banbua
Banbua landare mota
bat da. Banbua ibaien ahoetan hazten da. Animalia batzuk jan egiten
dute eta normalean animalia horiek ibaietatik gertu bizi dira.
Goroldioa
EKOSISTEMA
IBAIA (FAUNA)
Ibaiaren
ekosistema zabala da, organismo eta komunitate asko dituena. Ibaian
aurrera egiten dugula eta, alde batetik bestera egitean, ibaiaren
garapen maila handituz doala ikusi dezakegu.
Euskal
Herriko ibaietan, arrain eta animali dezente daude adibidez: izokina,
korrokoia, dordokak, perkak, karramarro arruntak, igelak, sugeak,
barboa, karramarro gorria, zapateroak, amuarraina, amuarrain
ortzadunak, ezkailua, loina, suge biperakada...Guztietatik dago
narraztiak, anfibioak, arrainak eta abar.
ELIKA-KATEA:
Ibaietako
elika-katean arrain batzuk beste arrain batzuei jan behar die
elikatzeko. Arrain txiki haiek beste arrain batzuk jaten dituzte,
arrain txiki haiek mikroorganismoak, mikroorganismoak arrainen
soberakinak eta landareak jaten dituzte, adibidez: Amazonaseko ibaian
krokodiloek angilak jaten dituzte,angilek pirainak jaten
dituzte,pirainek arrain txikiak, arrain txikiak mikroorganismoak eta
mikroorganismoak landareak eta arrainen soberakinak.
GIZAKIEN ERAGINA:
Ibaietako ura
kutsaten dute multzo handiena izaki bizidunak dira. Hauek motak
hauetako hondakinak botatatzen dituzte ibaietara:
- Oxigenoa behar duten hondakinak
- Pestizidak
- Produkto kimikoak eta gai inorganikoak
- Euria sortzen dituen mineral zati txikiez eta kimikoez sortutako kristala
- Plastikoak
Hori ez gertatzeko zaborra zaborretara bota behar da. (Plastikoa kubo horira, kristala kubo berde borobilera, papela eta kartoia kubo urdinera eta organikoa kubo marroiera)
EGILEAK: MAORE,
NATALIA, IMANOL, NIKOLAS eta AITANA