lunes, 18 de enero de 2016

SATURNO

    SATURNO
Saturno eguzki-sistemako 6. planeta da. Eguzki-sistemako, gasezko planeta erraldoietako bat da. Saturnok 62 satelite natural ditu, handienak eta ikusgarrienak zortzi dira: Mimas, Enzelus, Tethys… horietako handiena Titan da. Saturnoren ezaugarri nagusia, ekuatorean dituen ur izotzezko 4 eraztunak dira.


GASEZKO PLANETA ERRALDOIAK
Saturno gasezko planeta erraldoia da, Jupiter, Urano eta Neptunorekin batera. Saturno hidrogenoz eta helioz osatua da bereziki, nahiz eta metanoa eta amoniakoa ere badituen, kopuru txikiagoetan.
EZAUGARRIAK
· Eguzkitikako distantzia: 1.429.400.000km.
· Diametroa: 120.700km
· Masa ( lurrarean = 1): 95,22
· Bolumena ( lurrarean = 1): 745
· Errotazioa: 10 h eta 14min.
· Dentsitatea: 0,7/ cm3
· Saturnoren ikurra:
Aipatzekoa da uraren dentsitatea baino dentsitate txikiagoa duela, hori dela eta igerileku handi batean flotatu egingo luke. Forma obalatua du errotazio azkarraren ondorioz.
Gainazalaren temperatura -180ºkoa da. Gasez beteriko planeta da. Hori dela eta, Saturnon ezinezkoa da bizitza egotea. Baita eguzkitik urrunetako planeta bat delako eta hotz handia egiten duelako.  

JUPITER

JUPITER


Eguzki sistemako planetarik handiena da. (143.000km-ko diametroa); 318 aldiz lurraren masa. Eguzkiarekiko distantziari dagokionez, bostgarren planeta da eta hartatik 776milioi m-tara dago. Jupiterren grabitatea lurrarena baino 2,64 aldiz handiagoa da. Bere ardatzaren inguruan bira osoa emateko 9 ordu eta 50 minutu behar ditu eta higadura laster horren ondorioz zapalduak ditu ipar eta hego hemisferioa.

Eguzkiaren inguruan bira oso bat emateko 11 urte behar ditu eta 315 egun behar ditu. Teleskopiotik begiratuta, Jupiterrek bere ekuatorearekiko paraleloan ilun-argiak dituela ikusten da, eta kolore nagusia gorria dela, nabardura askorekin. Hidrogenoa da Jupiterren atmosferaren osagai nagusia, baina horrekin batera ugariak dira metanoa eta amoniakoa beherago izotzezko geruza du eta erdigunean nukleo trinkoa dentsitate handiko gasetan bilduta.

Hamar satelite ditu; lau handienak Galileok aurkitu zituen: Io, Europa, Ganimedes eta Calisto. Atmosferarik ez dagoenez tenperatura aldaketak oso handiak dira; 110k eta -163,15 gradukoa da. Horregatik ezin da bizitzarik egon tenperatura horiekin.

Tenperatura normala 152k edo -121,15 gradukoa da eta maximoa 198k edo -175,15º C .
Zerez dago eginda:
Hidrogeno 81%
Helio17%
Metanoa 0,1
Uraren lurruna 0,1
Amoniakoa 0,02
Etanoa 0,0002

Fosfina 0,0001


EGILEAK: GARAZI, ENEKO, FERMIN, BORJA eta ZURIÑE

LURRA

L U R R A


Lurra eguzkiarekiko hirugarren planeta da. Lurrean 8 milioi espezie baino gehiago bizi dira, bertan 7.200 milioi gizaki dira. Lurraren ehuneko hirurogeita hamaika urez estalia dago eta beste guztia kontinenteak eta irlak dira. Lurra “Esne bidea” galaxian dago.
Eguzkia lurretik gertuen dagoen izarra da.


SATELITEAK:

Ilargia Eguzki-sistemaren bostgarren sateliterik handiena eta Lurraren satelite bakarra da, honen inguruan biraka dabilena.
Lurra eta ilargiaren artean 384.400 km daude.
5 modu daude lurretik ilargia ikusteko. Modu bakoitzak izen bat du; Ilgora, ilbehera, ilberria eta ilbetea.
Hona hemen, adibide batzuk:


Ilargialdiak:
1 - ilberria
3 - ilgora
5 - ilbetea
7 - ilbehera
 



Lurrak Eguzkiaren inguruan egiten dituen mugimenduen antzera, Ilargiak ere translazio-mugimendua egiten du Lurraren inguruan, baita errotazio-mugimendua ere bere ardatzaren biran. Mugimendu horiek direla-eta, ilargia ez dugu beti era berean ikusten.
Ilargiaren errotazio- eta translazio-mugimenduek periodo bera dute: 27,32 egunekoa; Lurretik 29,5 eguneko periodoa ikusten da, tarte horretan Lurraren posizioa ere aldatu egin delako.
Lurretik Ilargiaren aurpegi bakarra ikus daiteke.
 



Ilargiaren mugimenduak eragin ikusgarriak ditu Lurrean: itsasoetako mareak, eguzki-eklipsea eta ilargi-eklipsea mugimendu horien ondorio dira.


ZENBAT DISTANTZIARA DAGO LURRA EGUZKITIK

Eguzkiaren ondotik milaka eta milaka orbita daude, lurra hirugarrenean dago. Orbita bakoitzak 49.800.000 km tara dago. Lurra eguzkitik 149.600.000 km tara dago.


LURRAREN MUGIMENDUAK

Nahiz eta guk ez nabaritu, Lurra etengabe mugitzen ari da.
ERROTAZIO HIGIDURA
Errotazioa, lurrak bere ardatzaren inguruan egiten duen mugimendua da:
24 ordu behar ditu bira osoa emateko.
TRANSLAZIO HIGIDURA
Translazio higidura lurrak eguzkiaren inguruan egiten duen itzulia da:

365 egun behar ditu eguzkiaren ondoan bira osoa emateko.


BESTETIKO DISTANTZIAK
Eguzkiaren ondotik milaka orbita daude eta lurra hirugarrenean dago


Zerez osatuak dago?

Batez ere ''basalto'' eta ''granitoz'' osatua dago.

Basalto:

Basaltoa arroka igneo bolkaniko ilun bat da.
Basaltoa da lurrazalean topatu dezakegun arroka bolkaniko ugariena.

Granitoa:

Granitoa arroka igneo plutoniko bat da, lurraren barnean ''magma'' geldo hoztean sortzen dena.

Zer da ''magma''?

Magma, tenperatura handiko nahasketa faseaniz bat da, (bere konpasaketaren arabera, 700º C baino gutxiagorik 1500º C baino gehiagoraino)

Zer da ''arroka igneo''?

Arroka igneo, magmatikoak edo harri igneoak magma likidoa hoztean sortutako harriak dira.

NOIZ ETA NOLA AURKITU ZUTEN?

Orain dela 20.000 urte gizakiak nekazaritza aurkitu zuen eta berarekin batera lehenengo zibilizazioak sortu ziren orain dela 10.000 urtetik hona, Lurraren itxura guztiz eraldatuz.

Lurra duela 4.500 milioi urte sortu zen.

EGILEAK:JONE, MANU, ANGIE, URKO ETA GORKA





NEPTUNO

NEPTUNO

Eguzki sistemako zortzigarren planeta da. 1846-an Galle-k aurkitu zuen. 48.600 km-ko.
Ekuatore diametroa eta 164 urte 280,3 eguneko urtea. Kolore urdinekoa da, eta Orban Handi urdina izeneko zurrunbilo erraldoia du atmosferan. Hamaika satelite ditu, Naiad, Thalassa, Despina, Galatea, Larissa, Proteus, Triton, eta Nereid: lauk ez dute izenik.

Neptunoren gainazaleko tenperatura -220 ºC-koa da eta atmosfera hidrogenoz eta helioz osatua dago. Neptunoren tenperatura arrunta 53K-koa da. Hala ere, Neptunoren barrutik ateratzen den beroak fenomeno atmosferikoak sortzen ditu, haizete bortitzak(1.400km/h) bezalakoak.

Neptunok egun baten 16 ordu eta 6,7 minutu ditu eta 400 urte behar ditu eguzkiari bira osoa emateko.

Neptuno eguzki sistemako planetarik hotzena da.

Neptunoren ikurraren esanahia da itsasoaren jainkoaren
tridentea da. Hau da Neptunoren ikurra.

Neptunok 13 eraztun ditu.



Egileak: Natalia eta Imanol.





ARTIZARRA

ARTIZARRA

·Artizarrak ez du satelite naturalik, eraztunik ere ez.

·Oso atmosfera dentsoa du.

·Co2 bitartez eta eguzki sistemako bigarren planeta denez Artizarra asko berotzen da,400ºC baino tenperatura gehiago edukitzen du, planeta guztia sumendiz beteta dago.

·Esan daiteke lurraren bikia dela, baina han erre egingo zinateke.

·Eguzkitik batez-besteko distantzia 108 milioi km-koa da.

·Lurrekiko distantzia 42 milioi km-koa da.

·Artizarraren ikurrak neska esan nahi du.

·Normalean 400ºC-ko tenperatura dago.

·Zientzlariek Artizarra aztertu zuten. Artizarrean ezin da bizitzarik egon, tenperatura altuegiak daudelako. Dena sua da, landareak erre egingo lirateke.

·Diametroa= 12.109km

·Masa=(1024 kg)x4.869

·Bolumena=(1010 kg)x92.843

·Dentsitatea=5.204 kg m3=(metro kubikoa)

·Grabitatea=8.87 m/s2

·Merkurion baino tenperatura altuagoak egon daitezke.

·Artizarrak eguzkiari buelta emateko 224 egun behar ditu.

EGILEAK: JOSEBA, HOUSSAM eta AITOR.

MARTE

                                                                          MARTE

Marte Eguzkitik hasita laugarren planeta da eguzki-sisteman. Marte eguzkitik batez beste 227.936.637 km-ra dago.
Hau da Marteren ikurra
SATELITEAK

Martek bi satelite natural ditu: Phobos (grezieraz: beldurra) eta Deimos (izua), honela deituak Ares greziar mitologiako guda jainkoaren (erromatarren Marteren baliokidea) laguntzaileen omenez. Uste denez, grabitazio-indarragatik harrapatutako asteroideak dira. Phobos da bietan handiena eta planetatik gertuen dagoena, eta Ilargiak bezala, biek aurpegi bera dute Marteri begira beti. Gutxinaka gutxinaka, Phobosen orbita-erradioa murrizten doa, eta 50-100 milioi urte barru planetarekin talka egingo du.

GAINAZALA
Ipar eta hego hemisferioen artean ezberdintasun nabarmenak daude: hegoaldea kraterrez estalia dago, iparraldeko lurra askoz lauagoa eta berriagoa delarik. Harriak batez ere basaltoz osatuak daude, burdin oxido eduki handiaz, kolore gorri bereizgarria ematen diona. Gainazal gehiena hautsez estalia dago. Elementu geografiko nabarmenak ditu Martek; izan ere, eguzki-sistemako mendi garaiena eta arroila luze eta sakonenak ditu. Besteen artean, Hellas Planitia deritzan sakonunea ere aipatzekoa da. Hau aspaldi gertatutako meteorito talkaren eragina da, 2000km-ko diametro eta 6 km-ko sakonerako kraterra utzi zuena.

BITXIKERIAK
Marteren azalean kanal ugari dago, eta antzina ura eraman zutela uste da. Hain zuzen ere, 2015eko irailean NASA agentziak planeta gorrian ura aurkitzeko posibilitate altua zegoela ziurtatu zuen.

Haize eta hautsezko ekaitz izugarriak jasaten ditu, planeta osoa estali dezaketenak hilabeteetan zehar. Haize horrek dunak sortzen ditu gainazalean. Esekiduran dauden hautsezko partikulak direla eta, atmosferak kolore arrosatsua hartzen du.

ATMOSFERA
Atmosfera nahiko xumea du Martek.

Funtsean karbono dioxidoz eratua dago (% 95,3), baita nitrogenoz (% 2,7) eta argonez (% 1,6) ere, eta beste sustantzien aztarnak ere ditu (% 0,15 oxigenoa, % 0,07 karbono monoxidoaeta % 0,03 ur lurruna, besteak beste). Lurrak bezala ozono-geruza bat dauka, 40 km-ko altueran kokatua, baina hark baino 1000 aldiz ozono gutxiago duenez, ezin ditu izpi ultramoreak oztopatu.

Martxoan Mars Express espazio-ontziak metanoa aurkitu zuen Marteko atmosferan. Metanoak ezin du 400 bat urte baino gehiago iraun atmosferan, beraz nonbaitetik sortua izan behar da; sorrera hori bolkanikoa edo biologikoa izan daiteke. Metanoa zatika agertzen da, era uniformean banatu baino lehenago deskonposatzen delako, beraz etengabe atmosferara askatzen dela uste da.

ERROTAZIOA ETA TRANSLAZIOA

Martek, Lurra bezala, errotazio-higidura eta translazio-higidura egiten ditu. Baina marte urrutiago dagoenez, gehiago irauten ditu higidurak egiten.

Errotazio-higidurak, 24 ordu eta 37 minutu irauten du bere ardatzaren inguruan biratzen.

Translazio-higidurak, 683 egun irauten du. Izugarrizko diferentzi dago Marteren eta Lurraren arteko translazioan.




EGILEAK: Neritzel eta Markel

URANO

URANO

URANO:
Urano eguzki sistemako 7. planeta da eta eta guztietatik 3. handiena. Lehenengo planeta izan zen teleskopio batetik aurkitzen William herschelek-engatik 1781-eko martxoaren 13-an. Urano izotzez estalita dago hotz handia egiten duelako.


ATMOSFERA:
Uranoren atmosfera hidrogenoz, helioz eta metanoz osatua dago. Ekaitzak ere badaude satelite artifizialek egindako argazkietan gorri edo arrosak agertzen direnak.



URANOREN ERAZTUNAK:
1977an, James L. Eliotek Urano planetari begira ari zen bitartean, bost eraztun ikusi zituen. Jamesek izena jarri zien, Alpha, Beta, Gamma, Delta eta Epsilon. Denek batera 9.400 kilometroko zabalera osatzen dute. 1986.urteko urtarrilean,eskursio bat egiten ari zirenean, beste lau ikusi zituzten, ez zizkien izenak jarri. Eskursioan, Epsilon eraztuna ikusi zuten. Esaten dutenez, izotz arrokak ditu eta metro batzuk neurtzen dituzte arroka haiek. Esaten dutenez ere beste erantzun batzuk egon daitezke 2005-eko urtean teleskopio batetik beste bi eraztun ikusi zituzten, Uranotik apur bat urrunduak. 2006 urtean azkenengo bi eraztunak ikusi zituzten, bat urdina zen eta bestea gorrixka, eta Epsilon eraztuna grisa zela ere bai.

DIAMETROA:
Uranoren diametroa gutxi gorabehera 51.118km-koa da, lurrarena baino 4 aldiz handiagoa da. Uranoren azalera gutxi gorabehera 2.000.048.104.190,34 (bi bilioi berrogeita zortzi milioi ehun eta lau mila, ehun eta laurogeita hamar eta hogeita hamalau ehunen)km-koa da bere luzeera.


SATELITEAK:

·KORDELIA
·OPHELIA
·BLANCA
·CRESSIDA
·DESDEMONA
·JOKET
·PATIA
·ROSALIT
·BELINDA
·PUCK
·MIRANDA
·ARIEL
·UMBRIEL
·TITANIA
·OBERON

Titania: Titania urano planetaren sateliterik handiena da.
Grabitatea pertsona batek Lurrean 50kg pisatzen badu, Titanian 1,7kg pisatuko luke. Atmosferaren tenperatura 184,15cº-koa da.

Miranda: Miranda Uranoren bost satelite nagusien artean txikiena eta Uranotik gertukoena da.

Ariel: Ariel satelitea Uranoren sateliteetan disdiratsuena da, eta, tamainaz laugarrena. Oso esferikoa da. Nagusiki izotzez eta arrokaz osatuta dago

Oberon: Oberon Urano planetaren bosgarren satelitea da. Uranotik 632.000km-ra dago, eta ardatzaren inguruan bira osoa emateko hamahiru egun, hamaika ordu eta zazpi minutu behar ditu. 1.630 km inguruko diametroa du. Ur izoztuz, metano izoztuz eta solidoez osatuta dagoela esaten dute.


EGILEAK: NIKOLAS, MAORE ETA AITANA

MERKURIO

MERKURIO

Merkuriok ez du sateliterik, ezta, eraztunik ere.

Orain dela 4.000 milioi urte Merkurio sortu zenean hainbat kometa eta asteroideren talka jasan zuen, ahalik eta orain dela 3.800 milioi urte hau eten zen.                                               
Garai horretan talka ugari jasan     zituen. Horregatik, ditu kraterrak eta Ilargiaren antzeko itxura dauka.
Ez dauka barneaktibitaterik, eta ondorioz ezta sumendirik ere. Merkuriok barnean burdinazko nukleo handi bat du. Nukleo honek bolumenaren % 42 osatzen du ( Lurrean nukleoaren bolumena % 17koa da. Nahiz eta proportzioan Lurrak baino burdin-nukleo handiagoa izan, dentsitatea Lurrarena baino pixka bat txikiagoa da, Lurrak 20 aldiz masa handiagoa duelako.

Merkurioren ikurra hau da:

Merkurio oso planeta beroa da. Azalean batezbesteko tenperatura 179°C, baina egunetik gauera tenperatura -183°C eta 427°C bitartean mugitzen da. Merkurio Eguzkitik hurbilen dagoen planeta da eta eguzkitik Merkuriora dagoen distantzia 57.910.160 km-koa da. Eguzki-sistemako txikiena da. Eguzkiari bira emateko gutxi gorabehera 88 egun behar ditu.


Merkuriok atmosfera xumea du, gehienbat helioz, hidrogenoz eta oxigenoz osatuta. Hala ere, hain beroa izanik, ez luke eduki behar atmosferarik.
Garai batean, astronomoek uste zuten Merkuriok beti alde bera erakusten ziola Eguzkiari, baina ez da horrela. Uste zuten beste planetek duten bezalako "ohiko" orbita bat zuela, baina ez du. Astronomoek uste izan dute ez duela eremu magnetikorik, baina badu eremu magnetikoa, asimetrikoa gainera. Orain, NASAko Messenger zunda ari da Merkurio ikertzen; zunda bidali zuten Merkurio Ilargiaren antzekoa zelako hipotesiarekin, baina emaitzek erakutsi dute ez duela antz handirik. Merkurioren ondotik igaro zenean, 2008ko urtarrilean, Messenger zunda azkarregi zihoan. Ezin izan zuen planetaren inguruko orbitan sartu. Beraz, astronomoek flyby deitzen duten hurbilketa bat egin zuen. Merkurio ikertzeko, abiadura izaten da arazoetako bat. Planetara hurbiltzeko, zundak azkarregi mugitzen dira, Messenger bezala. Planetak berak ere oso orbita azkarra du, Eguzki-sistemako beste edozein planetak baino azkarragoa, Eguzkitik oso gertu dagoelako. Eta planetaren errotazioa, aldiz, oso mantsoa da. "Eguzkiak berak balaztatu egiten duelako Merkurioren errotazioa. Eta asko kostatzen zaio bere buruaren inguruan bira bat egitea".