HISTORIA

 ANTZIN AROA

IDAZKERAREN SORRERA:



Idazkera da inondik ere gizonaren azmakizun bikainetako bat. Gizonari bakarrik ez dagokion gaitasuna da hizkuntza ahoskatua; hizkuntza da komunikazioaren funtsa eta oinarria, baina iragankorra eta mugatua da. Ahotsak adierazteakmuga estu batzuk baititu: Ahotsaren ulergarritasuna eta oroimenaren ahultasuna. Gizadiaren bilakaera txikiagoa izango litzateke idazkerarik gabe; aurrerabide handiak, ekarri dio beraz gizonari.

K.a. XX. mendearen inguruan egiptoarrek hiru alfabeto desberdin sortu zituzte: Hieroglifikoa,Demotikoa eta Greziarra.



Gaur egungo jakintsuen ustean, idazkera sistemak K.A. Milaldiaren bukaeran izan zuen lehenengo agerraldia, Mesopotamian;eta,Egiptora, Elamera eta hindiako haranera zabaldu zen(geroztik eta Mesopotamiakoarekin inongo loturarik ez zutela, beste sistema grafiko batzuk agertu ziren Txinan eta Erdialdeko Ameriketan, baina horietan jatorriak ez dira behhar bezain argiak.


Fitxetan irudikatu ordez, ikurrak fitxak gordetzeko erabiltzen zen, buztinezko ontzian irudikatu izana lehenik, eta buztinezko taulan gero, urrats erabakigarria izan zen idazkera azmatzeko bidean. K.A. Hirugarren milaldiaren hasieran.



EGIPTO

3.000 urtez, Niloaren ertzetan historiako zibilizazio ikusgarrienetakoa garatu zen, Faraoien Erresumak Egiptoarrek tenplu erraldoiak eta hilobiak eraiki zituzten, non faraoiak goraipatzen zituzten. Faraoien aroan, Egiptoaren kultura ezaugarriak mantendu zituen, eta erromatar probintzia bihurtu arte Mediterraneo osoan izan zuen eragina, besteak beste erlijioaren eta arkitekturen aldetik. Isisen azken apaizek, File uhartean beren gurtza mantendu zuten 535 urte, arte Justiniano I.ak., debekatu zuen arte.


GEOGRAFIA



Muga hauek ditu: ekialdean Israel eta Itsaso Gorria, mendebaldean Libia, hegoaldean Sudan eta iparraldean Mediterraneo itsasoa.



1.001.450 km karratuko eremuarekin Egipto munduko 38. estatu luze-zabalena da.

Tanzaniaren tamainakoa da gutxi gorabehera eta bi aldiz Frantziarena.




Antzinako Egipto Nilo ibaiaren ibarrean sortutako antzinateko zibilizazioa da, gaur egun Egiptok hartzen duen eremuan gatxi gorabehera. Zibilizazioa K.a. 3.150 inguruan sortu zen, Goi eta Behe Egipto politikoki bateratu eta lehenengo faraoiaren agindupean. 3.000 urtez iraun zuen. Bertako historia bi garai egonkorretan banatzen da, Inperio edo Erresuma izenekoak, garai ezengokorrek bereiziak, Tarteko Aro izenekoak. Azken inperioaren ostean, zibilizazioa gainbehera lasai baina jarraian sortu zen, atzerritarrek herrialdearen agintea hartu baitzuten.

Faraoien agintaldia K.a. 31N amaitu zen ofizialki, Erromatar Inperioak Egipto konkistatu eta probintzia bihurtu zuenean.



KULTURA



Egiptoko erlijioa politeisa zen, hau da, jaiko batengan baino gehiagorengan sinisten zuten, Hasiera, animalia itxurako jainkoak gurtzen zituzten, alegia, jainko zoomorfoak.

Animaliarik erabilgarrienak eta sakratuenak jainkotu zituzten, esate baterako krokodiloa, Niloren ur-goraldia iragartzen zuena; Ibisa, sugeak, jaten zituen hegaztia, etab.

GREZIA

Aintzinako Grezia K.a. 2.000. urtearen bukaeran Greziako penintsulan eta Egeoko itsasertzean eta uharteetan loratu ziren zibilizazioaz. Mendebaldeko zibilizazioaren jatorrizko kulturatzat hartzen da, Greziar kultura Erromatar inperioan itzelezko eragina izan baitzuen, baita Pizkundean eta beste ondorengo aroetan ere.



ATENAS MIRARI GREKOA

ATENAS



hiria mendiz inguraturik Mediterraneo ertzean kokatuta dago. k.a. X. mendean sortu zen. Ordurate Akropoli izeneko muinoaren inguruan kokaturik eta elkarren etsai ziren hamabi hirixka besterik ez zeuden han.

Atenea jainkosatik jaso zuen bere izena Atenasek. Guraso grekoak zituzten Atenasko hiritarrak bakarrik izan zitezkeen lurren jabe eta bizitza politikoan parte hartzaile. Hiriko atzerritarrak meteko deituak, merkatariak ziren gehienak.

FESTAK



jainkoen ohorez ospatzen zituzten festak. Adibidez: Panateas festen garaian Atenearen egiten zituztenak eta Dionisos mahastiaren, ardoaren eta mozkorraren jainkoaren ohorez antolatzen zirenak.


KIROLA



lau urtetik behin, Zeusen ohorez, hiri bakoitzak joko olinpikoetan parte hartzen zuten. Atletak proba desberdinetan lehiatzen ziren.

ERROMA



Kondairak dioenez, Erroma k.a. 753.urtean sortu zuten Romulo eta Remo anaiek. Anaia biki hauk abondonatuak izan omen ziren eta otso eme batek jaso eta elikatu omen zituen. Erromatarren hizkuntza (latina), Mediterraneo osoan zehar hedatu zen. Armada indartsua zuten.

Atenasek bezalaxe, Erromak ere sekulako garapena izan zuen ekonomian,artean eta kulturan. Bere tenpluak,bainu etxeak,zirkuak,eskolak, gimnasioak...Hiri aberats bilakarazi zuten,inguruko hirientzat imitagarri.

Enperadoreak guztiz ahaltsuak ziren. Hiltzean, jainkotzat hartzen zituzten.



GERRAK

Tresnak:

ARIETEA: Harresiak botatzeko, egurrez egindako tresna. Bi soldadu eskuadra manejatzen zuten.

ESKORPIOLA ETA ONAGROA: katapulta izugarriak ziren.

ASALTORAKO DORREA:Harresiak asaltatzeko erabiltzen zen.



Eraketak:



TURTUA: Etsaiengana hurbiltzeko erabiltzen zen eraketa.
KUÑA: Borrokaren hasieran erabiltzen zuten eraketa.

BOROBILEKO BABESA: Inguratzen zituztenean erabiltzen zuten, borobilean jarrita. Eskudoak kanporaka jarri eta bi eskudoen artean lanza bat jartzen zuten.



Gerlariak:



LEGIONARIA: Bular oskol batek babesturik, eskudo eta ezpata batez armaturik.
ZENTURIA: Larru landuzko bular oskol bat darama.

PRAEFEKTUS: Kanpamenduko nagusia eta garraioaren arduraduna. Bular oskolean dominak daramatza.

TRIBUNOA ETA LEGADOA: hauek legioko ofizial gorenak ziren. Legado batek kanpamenduko nagusia ordezka zezaken.



JAINKOAK

Garrantzitsuenak, Neptuno, Marte, Venus, Saturno...



ERDI AROA

Europako historiako aro bat da, Antzinaroaren ondorengoa eta Aro Modernoaren aurrekoa. Gutxi gorabehera V. mendetik XV. menderainoko tartea hartu du, zehazkiago 476 urte hartu ohi du, Mendebaldeko Erromatar inperioaren desagerpenarekin, eta amaieratzat konstantinoplaren erorialdia ehun urteko gerraren amaiera 1453an, edota Kolon Ameriketara iristean 1492 urtean. Erdi aroan, aldaketa ugari gertatu ziren, politika, kultura eta ekonomia arloetan. Egungo Europako hainbat estatuk oinarriak aro honetan dauzkate,
muga politikoak garai gatazkatsu honetako leinu eta armaden garaipenen ondorioa bereizten.

INPRENTAREN SORRERA


Teknika zenbait mende lehenago txinatarrek asmatu bazuten ere, inprenta modernoaren sorrera Johanes Gutenberg-ek asmatu zuen; izan ere, alemaniarrek inprimatze-tresnan nahiz tekniketan egindako hobekuntzak eta garapenak kultur aldaketa ekarri zuen XV. mendearen erdialdean; nolabaiteko
iraultza izan zen: aurretik urteak behar zituzten 
( elizgizonek, batik bat ) liburuak banan-banan kopiatzeko; hau da, ale bakar bat galtzeak urteetako lana galtzea zekarren, eta noski, obren zabalkundea ere oso mugatua zen. Inprenta modernoak, baina, lan hori egiteko beharrezko denbora nabarmen murriztu zuen, baita garaiko obrak arinago eta errazago zabaltzea eta ezagutaraztea ekarri ere. Inprenta asmatu eta hamarkada gutxira Europako herrialde gehienetan zegoen baten bat: Italian, Hungarian, Inglaterran Frantzian, Espainian, eta abar. Ameriketara ere azkar zabaldu zen: 1539an Fray Juan de Zumarragak ezarri zuen lehenengo inprenta Mexikon.



Euskal Herrira Frantzian barrena heldu zen inprenta ( gogora dezagun, bide batez, Santiago bidearen eragina ere tartean zegoela ). Arnaldo Guillen de Brocar frantsesa izan zen lehenengo inprimatzailea. XV. mendearen amaieran, zenbaiten ustez Albreteko Joan eta Foixko Katalina Nafarroako erregeek ( inprenta egiten den lekua ) jarri zuen Iruñean; hortaz, Nafarroako hiriburua izan zen Euskal Herriko hiriburuetan inprenta izan zuen lehenengoa.
Johannes Gutenberg Mainz ( Alemania ) jaio zen 1398-ko otsailaren 3 an, eta 1468-an hil zen. Asmatzailea izan zen. Inprimaketaren teknologia landu zuen, eta tinta garatu. Europara inprimatzeko makina mugikorra ekarri eta garatu zuelako da ezaguna, aurretik tresna hori Txinan eta Korean erabili baitzen. Haren lanik ezagunena lehendabiziko Biblia inprimatzea izan zen, 1445 ean Mainzen.

Gutenbergek primerako lana egin zuen asmatu berri zuen inprentan, baina ez zituen gastuak ondo neurtu eta berehala geratu zen dirurik gabe. Mailegu berria eskatu zion Johann Fusti, baina negoziazioak ez ziren samurrak eta sozio egiteko eskaintza luzatu behar izan zion. Fustek baietza eman zion eta Peter Schöfferri eman zion inbertsioaren arrakasta zaintzeko ardura.

Bi urte lanean aritu eta gero, Gutenberg berriro geratu zen xentimorik gabe. Gutxi falta zitzaion bere 150 Bibliak bukatzeko, baina Fustek ez zion mailegu berririk eman nahi izan eta aurretik utzitako guztiak eskatu zizkion. Ezin ordaindurik, negozioa bankariarentzat izan zen eta Gutenbergen ondoan ikasten aritu zen iloba geratu zen lanean. Peter Schöfferrek Bibliak bukatu eta berehala eta prezio ederrean saldu zituen.


Eskaera pila izan zuen handik aurrera, azkar baino azkarrago erantzuna jasoz.

NAFARROAKO ERRESUMA-ENEKO ARITZA

  • IRUINEAKO ERRESUMA:
Mendebaldeko Pirinioeatik hasi eta Iruñeako lurraldeak barne zirela, Lizarrako eremuetaraino iristen zen Eneko Aritzaren agintean zegoen Erresuma: mendi, baso eta lautada koxkor bateko euskaldunak zituen bere menpean Inguruan, Frankoak iparraldetik, arabiarrak hegoaldetik eta gainontzeko euskaldunak mendebaldetik.

  • NAFARROAKO ERRESUMA HANDIA:
Gerrari bikaina eta antolatzaile argia izanik, AntsoIII.a nagusiak Nafarroako Errege batek sekula lortu ez zuena lortu zuen: inguruko erregeen gainetik jartzea.
Garona ibaia zuen iparraldeko muga, Leon eta Zamoraraino iristen zen mendebaldetik, Bartzelonaraino ekialdetik eta Errioxako lurraldeetaraino hegoaldetik.

    NAFARROAKO ERRESUMA TXIKIA:
AntsoIII.a erregearen garaietan izan zuen Nafarroako erresumak bere hedadura handiena. Gero, jauntxoen arteko borroken eta Gaztela eta Aragoiko erregeen indartzearen eraginez, Nafarroako Erresuma indarra galtzen joan zen, ingurukoen menpeko bihurtuz.
  • NAFARROAKO ERRESUMAREN HONDAMENDIA:
Gaztela eta Aragoiko Fernando II.a katolikoa izan zen Nafarroako Erresumaren desegilea, 1512. urtean.
Zenbait jauntxo nafarrek errege honekin aurrez tratuak eginda zeuzkaten.
Nafarroako erregina, Katalina, Erresumak Pirineotatik iparraldera zuen lurraldearekin, Nafarroa Beherearekin, bakarrik gelditu zen.

  • EUSKAL-LURREN BANAKETA:

Gipuzkoa banatu zen lehendabizi. Targo gipuzkoarra jabetu baitzen Gipuzkoaz Gaztelako agintaria onartuz (1200. urtean)

1224.urtean Bizkaiak independentzia lortu zuen Gaztelako erresumaren laguntzaz.

1332. urtean araba inbaditua izan zen eta Gaztelako agintaria onartu behar izan zuten.

1449an Frantziak Zuberoa onartu zuen.

FEUDALISMOA

Feudalismoa jaun feudalak lurrak usurfruktuan (gauza bat aprobetxatzea zurea ez denean) emandakoan, ordain gisa, lurra hartzen zuenaren gain lortzen zituen eskubide-multzoa zehazten zuen hitzarmena.

Feudalismoa batez ere IX. mendean zabaldu zen ekonomia sistema eta lurraren jabetza izateko modu berezia izan zen. Europako garai bat izan zen,IX-XV mendeen artean iraun zuena. Erreinuak konderri eta jaurreri txikiagoetan banatuta zeuden, non jauntxoek beraien basailuei babesa ematen zieten. Basailuek, trukean, zergak eta tributuak ordaindu behar izaten zituzten, jaunaren lurrak erabiltzeagatik. Jauntxo feudal haiek nobleak edota elizako kide ziren, eta erregearekin menpekotasun erlazio bat zuten, handiagoa edo txikiagoa izan zitekeena.


Sistema feudal hau X eta XI mendeetan botere publikoaren ahultze-prozesuaren ondorioa izan da. Enperadoreak,erregeak eta printzeak ez ziren tokian tokiko jaunen gainean euren boterea ezartzeko gauza. Hori zela eta, aurrez aurreko erlazioa nagusitu zen, elkarrenganako mesederakoak ziren eskubideak eta betebeharraz eratuz. Honela, piramide bat osatu zen non erpinean erregea zegoen. Haren azpian, zehazki kokaturik, gainerako nobleak garrantziaren arabera.


ARTEA:

Erdi Aroko artelan gehiena erlijiosoa zen, gehienetan elizak , edo Elizaren gizabanako boteretsuek, apezpikuek esaterako, edo bizitza amankomuneko elkarteek, komentuek esaterako, eskatzen eta ordaintzen baitzuten artea. Gainera, oso maiz erabilpen liturgikoa zeukan: gurutzeak edo erretaulak, besteak beste.


Erdi Aroko funtsezko gaietako bat errealismoa eza da. Irudigintzako perspektibaren inguruko eta gizakien figura ulertzeko ezaguera franko Erromako erorketarekin galdu zen. Hala ere, historialari ugarik adierazi dute errealismoa ez zela Erdi Aroko artisten kezka nagusia. Mezu erlijiosoa iragarri nahian, irudi ikonikoak zehaztasun handiz egindakoak baino ziren beharrezkoak.

ERDI AROA

Aintzin aroaren bukaera aldera, k.o V. mendean, Europako ipar eta ekialdean germaniar tribu ezberdinak bizi ziren. Erromatarrek tribu hauei barbaroak ( atzerritarrak, kanpokoak ) deitzen zieten.

BARBAROAK

Barbaroek lurralde berriak nahi zituzten eta lurralde aberats horien bila erromatarrekin egiten zuten topo. Barbaroek erromatarren aurka borroka egin eta gerra askoren ondoren, 476. urtean Erromaren jabe egin ziren.

Barbaroen artean herri oso ezberdinak zeuden: ostrogodoak, sueboak, bandaloak, bisigodoak, hunoak, frankoak...

Herri hauek, ehiza eta abelazkuntzatik bizi ziren herri erdinomadak ziren. Populazioaren hazkuntzagatik edo lortzen zituzten etekinak nahikoa ez zirelako, batetik bestera ibili behar izaten zuten bizirik iraun ahal izateko. Batzuetan, behar izanez gero, beste herri edo tribuei lapurretan egiten zieten.

Familia ezberdinak elkartzen ziren tribu edo leinuak osatzeko.

Erabaki garrantzitsuak hartu behar zirenean, gerlari guztiak batzarrean biltzen ziren, gerrarako nahiz bakerako erabakiak hartzeko.

Gerra erabakiz gero, gerrarako burua edo buruzagia hautatzen zuten.

Erromatarrek bezala, barbaro hauek ere, jainko asko gurtzen zituzten: Odin, gerraren jainkoa; Thor, ekaitz eta trumoien jainkoa; Freyja, edertasuna eta emankortasunaren jainkosa...

Tribu barbaro hauen artean bi dira Euskal Herriarekin harreman gehienak izan zutenak: frankoak eta bisigodoak.

BISIGODOAK ETA FRANKOAK
Erromatarren inperioa desegin zenean, barbaroen tribuak Europako lurraldeetan zabaldu ziren eta haien ordez agintari jarri ziren. Tribu horietatik bisigodoek Iberiar penintsula aldea eta frankoek gaurko Frantzia aldea menderatu zituzten.

Euskal Herriko tribuak etengabeko borrokan aritu ziren hegoaldetik zetozen bisigodo eta iparraldeko frankoen aurka. Borroka hauei esker euskal tribu guztiak elkartu egin ziren etsai indartsuagoetatik defendatzeko.

581. urtean Leovigildo errege bisigodoak Euskal Herriari eraso egin zion eta beronen zati bat menderatu ondoren, Victoriaco ( Gasteiz ) hiria eraiki zuen.

Urte beran, Chilperico errege frankoak bere soldaduak euskaldunen aurka bidali zituen eta armadaren zati bat borrokan galdu zuen.

ARABIARRAK
Urteak pasa eta barbaroen tribuak Europako leku gehienetan finkatu ziren bitartean, erlijio berri batean onarritutako mugimendua sortu zen Asia aldean.
Arabian Mahoma ( 570- 632 ) izeneko profeta batek Ala jainko bakartzat hartzen zuen Islam erlijioa sortu zuen.

Erlijio berriaren izenean mundua konkistatzeari ekin zioten arabiarrek.

Lehendabizi Asia aldera jo zuten Indiaraino iritsiz, ondoren mendebaldera, ipar Afrikaraino eta azkenik Europara, Mediterraneoa Gibraltarreko itsasadarretik zeharkatuz.

711. urtean arabiarrek Afrikatik Europari erasotzea erabaki zuten. Bisigodoekin borrokatu ondoren, 714. urterako horien lurraldea ia erabat konkistatuta zuten. Hala ere, iparraldeko mendietan, batez ere asturren eta baskoien artean, konkista hori ez zen erabatekoa izan.

Arabiarrak frankoen lurraldean sartzen saiatu ziren, baina horien aurkako gudua galdu egin zuten, eta Europarako bidea itxi egin zitzaien behin-betiko.

Arabiarrek iberiar penintsulan finkatu zuten Europako beren lurraldea, eta hiriburua Cordoban ezarri zuten.

ORREAGAKO GUDUA

Orain arte ikusi dugunez, Euskal Herrian izan ziren istiluetatik, hegoaldeko bisigodo eta arabiarrek sortutakoak aipatu ditugu patipat, baina ezin ahaztu iparraldeko frankoak ere.

778. urtean Karlomagno frankoen erregeak, kristautasunareen izenean eta arabiarrei lurrak kentzeko asmoz, penintsulan sartzea erabaki zuen.

Karlomagnok, bere armada handiarekin, Euskal Herria zeharkatu zuen eta Zaragozaraino iritsi zen, bertako arabiarrak menperatu nahian.

Zaragozako musulmanek ez zuten amore eman eta Karlomagnok konkista ezinezkoa zela ikusi zuenean, hitzarmen bat egitea lortu zuen: ez zuen hiria setiatuko, behar hainbat urre ematen bazioten.

Frantziara itzultzerakoan, euskaldunen hiriburua, Iruñea, suntsitu egin zuen, euskaldunen artean haserre bizia sortuz.
Euskaldunek beren indarrak Pirineoetan bildu zituzten eta Karlomagnoren armadari eraso egin zioten. Euskaldunek bere alde zituzten armen arintasuna eta lekuaren egokitasuna. Frakoei aldiz arma astuna eta lur ezezaguna etsai bilakatu zitzaizkien. Orreaga inguruan sekulako egurra jaso zuten frankoek.



EGILEAK: BORJA, NICOLAS, MAORE, NERITZEL ETA MARKEL.




ARO MODERNOA

Hasiera, Pizkundea (Errenazimendua) garaiak markatzen du, zientziak, artea, literatura eta arkitektura aldatu zituenak eta Erdi Aroari amaiera emango zionak. Ikuspegi honetatik, Aro Modernoan modernotasunaren balioak (aurrerapena, komunikazioa eta arrazoia) nagusitzen dira, aurreko aroaren balioen aldean. Halaber, Aro Modernoan bi munduren batuketa, Ameriketena eta Mundu Zaharrarena (Europa, Asia eta Afrika), 20.000 urtetan bereizita egon ondoren.
Amerikaren Konkista
Amerikaren Aurkikuntza:
Dena 1492-ko urriaren 12-an gertatu zen. Europar talde bat, Kristobal Kolon buru zutela, Asiara iritsi zirela pentsatuz, Karibeko itsasoko Guanahani uhartera iritsi zenean.
Kristobal Kolonek uste zuen Asiara iritsi zela eta uste horrekin utzi uen mundua, europarrentzat ezezaguna zen kontinente bat aurkitu zuela jakin gabe.

Amerikaren Konkista edo kolonizazioa:

Ameriketako kolonizazio europarra Kolonen aurkikuntzarekin kontinente horien gainean Europarrek burutu zuten konkista da.

Nahiz eta Amerikara iritsi ziren lehen europarrak bikingoak izan (XI. Mendean), Ameriketako kolonizazioa 1492an hasi zen, Indiara ailegatu nahi zuen Gaztelako espedizioa Karibera heldu zenean.

Horrez geroztik europarren bidaiak ugaldu ziren, hasieran Karibean eta XVI. mendean Ipar zein Hego Amerikako kontinenteetan. Gaztelari, Portugalek, Frantziak, Erresuma Batuak eta Herbehereek jarraitu zioten. Amerikako zibilizazio nagusiak europarren esku geratu ziren.

Kolonizazio honetan, Europa osoa asko aberastu zen, produktu amerikarrengatik, adibidez, tomatea, artoa eta kakaoa...

ESPAINIAR INPERIOA

XVI. eta XVII. mendeetan, Espainia, munduko lehen potentzia izatera iritsi zen. Konkistatzaile espainiarrek, Amerika eta Asia, Afrika eta Ozeaniako beste lurralde batzuetako kultura ezberdinen lurralde zabalak aurkitu eta domeinatu zituzten. Espainia, bereziki Gaztelako Erresuma, hedatu egin zen, lurralde horiek kolonizatuz, eta, horrekin, garai horretako munduko inperio ekonomikorik handiena osatuz. Espainia ozeanoetan nagusi zen bere esperientziadun Armadari esker, bere soldaduak ziren hobekien entrenatuak zeudenak, eta bere infanteria, beldur gehien sortzen zuena. Inperio zabal eta sakabanatu hau, etengabe egon zen borrokan potentzia etsaiekin lurralde, merkataritza edo erlijio kontuengatik. Mediterraneo itsasoan Otomandar Inperioarekin, Europan, Frantziarekin, nork nagusitasuna lehiatzen zion, Amerikan, hasiera batean Portugalekin, eta, askoz geroago, Ingalaterrarekin, eta herbeheretarrek behin euren independentzia lortu ondoren, baita hauekin ere beste toki batzuetan.



ABSOLUTISMOA

Monarkia absolutua edo Absolutismoa batez ere XVII. mendean zehar eman zen gobernu era da. Estatuaren aginpide guztiak erregeen esku geratu ziren, beraz, tradizio erakundeak, gorteak edo parlamentuak ez zuen parte hartu gobernazio honetan. Agintea Jainkoarengandik zetorren, alegia, erregeak jainkoari erantzun behar zion eta ez bere menpe zeudenei.
Agintea sendotzeko, lurraldea modu zentralizatuan antolatu zuten, zergak kontrolatu eta armada iraunkorra sortu zuten.
-Nola sortu zen?Espainiako gainbeherak eta Europako nagusia izateko borrokak XVII. mendea bereiztu zuten. Frantzian eredu politiko absolutista garatu zen.
Gaur egun,
 nahiz eta oraindik ere bost monarkia absolutu egon munduan (Vatikanoa, Saudi Arabia, Swazilandia, Brunei eta Bhutan), ideiaren onespena murriztu egin zen Frantziako Iraultza zela-eta, herriaren burujabetzan oinarritutako gobernu sistemak sustatu baitzituen.

ABSOLUTISMOAREN KAUSAK
1
-Protestantismoa.
2-k
onkistak aberastu zuten lurralde batzuk, demostratu zena sistema absolutistaren arrakasta.
3
-Armada asko sortu edonon.
4
- Morroitzaren krisia.

ABSOLUTISMOAREN PRINTZIPIOAK
-Jainkoak erregeak designatu zituen.
-Erregeak tratu berezia herriarekin.
-Erregeak ez zuen parlamentuari permisua eskatu behar ezertarako.
-Erregea Legea zen.


GAZTELAKO ERREINUA

Gaztelako Erresuma aro modernoko iberiar penintsulako erresumetako bat izan zen. Bertan zegoen gaztelu-kopuru handiarengatik eman zioten Gaztela izena.
1035. urtean sortu zen Gaztelako erresuma. Nafarroako erregeak bere Fernando semeari utzi zizkionean Gaztelako lurraldeak, bertako erregea izan zedin. XI. Mendean Gaztela txikia zen, baina bertako egitura militarra beldurgarria zen inondik ere.
Hegoaldera ez ezik, mendebaldera eta ekialdera saiatu zen Gaztelako erresuma zabaltzen, eta 1076. urtean Errioxaz jabetu zen.

1085. urtean hartu zuen Toledoko hiria Alfontso VI.a Gaztelako erregeak.


ERRENAZIMENTUA

ERRENAZIMENTUKO ARTISTAK: Rafael Sanzio, Migel Anjel, Leonardo Da Vinci izan ziren garaiko artista paregabeak. Margolaria, musikaria, eskultorea, olerkaria, asmakaria eta beste gauza asko izan zen aldi berean Da Vinci. Beronen margolan sonatuetakoa, Gioconda izeneko erretratoa da.

Pizkundea edo errenazimendua XV. eta XVI. mendeetako kultura mugimendua izan zen, Behe Erdi Aroan Florentzian hasi eta geroago Europan zehar hedatuz joan zena. Pizkunde hitza orduko garai historikoa izendatzeko ere erabiltzen den arren, kontuan hartu behar da Pizkundeko
aldaketak ez zirela Europa osoan batera gertatu.
Pizkundea Erdi Aroa eta Aro Modernoaren arteko zubia izan zen. Jakintza klasikoa berpizteaz gainera, Errenazimentuan kontinente berriak aurkitu eta esploratu ziren, komertzioa asko hedatu zen, eta garrantzi handiko berrikuntzak aplikatu edo asmatu ziren (papera, inprimatzeko makina, itsasorratza, bolbora...). Nolanahi ere, garai hartako pentsalarientzat ikasketa eta jakintza klasikoen eraberritze garaia zen hura batez ere, kultura pobretu zen urte luzeen ondoren heldua.

EGILEAK:
Estibalitz Lira, Fermin Galarraga, Manu Aguirrezabal, Natalia Hernández eta Imanol Royo

AMAIERA




ARO GARAIKIDEA
Guk aro garaikidearen lehen zatiari buruz hitz egingo dizuegu. Bertan Frantziako Iraultza, Lehen Mundu Gerra eta Gerrate karlistak aipatuko ditugu. Has gaitezen.

·FRANTZIAKO IRAULTZA:
Frantziako Iraultza 1789tik
1799ra bitartean Frantzian
aldaketa azkar eta sakonak
ekarri zituen prozesu sozial
eta politikoa izan zen.
Aldaketa horiek bortizki astindu
zuten Frantzia osoa. Errepublika-
ren aldekoak eta erregearen alde-
koak elkarren kontra borrokatu ziren.

Kanpo harremanei dagokienez, Frantziari gerra egin zioten Europako botere nagusi guztiek garai honetan, lehengo egoera politikora itzularazi nahian.
Frantziako iraultzaren bigarren aldia hasi eta Napoleon Bonapartek estatu kolpea eman eta agintea hartu zuenean amaitu zen. Napoleonen errejimenarekin iraultza amaitu zela esan daiteke. Napoleon Frantziako Armadako militarra izan zen, Frantziako enperadore izatera iritsi zena. Inperio bat eta gerra ugariren ondoren, 1815ean monarkia berrezarri zen Frantzian.
Frantziako monarkiak bazituen gero eta arazo larriagoak eta konpontzeko gero eta zailagoak zitzaizkion egoera gatazkatsuak. Finantza eta ekonomi arazoak izugarriak ziren.
Politikaren aldetik aldaketa eta erreforma garrantzitsu asko egin ziren. Lehenengoa, Antzinako erregimenaren desagerpena da. Honek itzeleko aurrerakada ekarri zuen gaurko gizartea osatzerako bidean.
Arrazoi asko zeuden Iraultzarako. Arrazoi horien artean ilustrazioaren ideiak, burgesiaren gorakada, krisi ekonomikoa eta uzta txarrak zeuden.
Kausa nagusi bat izan zen Frantziako ekonomia ez zela ona, jendeak izugarrizko zergak ordaindu behar zituelako eta gaizki pasatzen zuena herri frantsesa zen.

Krisi ekonomiko sakon hori are larriago bihurtu zen Frantziak AEBen independentziako gerraren gastuen ondorioz. Pobrezia eta gosea gehiago zabaldu ziren.

Iraultzaren arrazoiakNekazaritzan, 1706tik aurrera uzta txar ugari egon ziren eta jakien prezioen gorakada eta herrien haserrea erakarri zuen. Baztertze politikoa zela eta, karguak pribiligiatuentzat izan ziren. Finantza sistemaren krisia egon zen, monarkiaren gastuak oso altuak izan zirelako.

BITXIKERIAK: 1813an Oliteko palazioa konkistatzea bururatu zitzaion Napoleoni. Oliteko biztanleek bazekiten gerra egiten bazuten beraiek izango zirela kaltetuak eta galdu egingo zutela, eta orduan palazioa erretzea bururatu zitzaien. Orduan, Napoleonek ikusi zuenean erre egin zutela buelta eman zuen.

·I. GERRATE MUNDIALA edo LEHEN MUNDU GERRA:
1914.Urteko abuztuaren 4 gertatu zen eta 1918ko azaroaren 11ean bukatu. Europan hasi zen, mundu osora zabaldu arte. Gerra beldurgarri hura eragin zuten arrazoi
nagusiak hauek izan ziren: Europako estatuen arteko lehia eta tirabidak, ekonomia arrazoiak eta koloniak zirela kausa, eta nazionalismoen gatazka Balkanetan.
1914Ko ekainaren 28an archiduque Francisco Fernandoren hilketa izan zen.
Hil zenean bere tronoa Austriako ikasle bati eman zion eta horren ondorioz, bere garaian, historiako gatazka odoltsuena izan zen. Herrialde ugari aritu ziren borroka hartan, baina nagusiak hauek izan ziren:
·Lehen Mundu Gerrako Aliatuek: Frantzia, Britainiar Inperioa eta Errusiar Inperioa. Hirurak elkartu ziren, geroago Estatu Batuak, Italia (1915etik aurrera) eta Serbia elkartu zitzaizkien.

·Erdialdeko Potentziak: Alemaniar Inperioa, Austria-Hunngariako Inperioa eta Italia. 1882an sortutako “Aliantza Hirukoitza” osatzen zuten. Hala ere, Italia ez zen gehiegi sartu. Gerran zehar, Turkia Inperioa eta Bulgaria bildu zitzaizkien. Italiak Alemaniar eta Austriar inperioak utzi eta Frantziar, Britainiar eta Errusiar inperioetara joan zen 1915 ean. Mugimenduzko gerraren ondoren, desgasteko gerra etorri zen, askoz ere errezagoa zen babesa erasoa baino. Lehen Mundu Gerrak lau urte baino gehiago iraun zuen; zuzenean borrokan jardun zuten herriek 186.000 milioi dolar gastatu zituzten, eta 150.000 milioi behar izan ziren suntsiketak eragindako kalteak ordaintzeko. 37 milioi soldadu hil ziren guduetako zibilak; gerrak nolabait eraginda, ia hamar milioi. 1916-1917an Errusia gerratik erretiratu zen eta Estatu Batuak sartu ziren. Egoera horretan gerra horietan hildako pila bat egon ziren 60.000.000 europar mobilizatu ziren, hildakoak 10.000.000 izan ziren eta 30.000.000 zauritu eta horietako 7 betirako geratu ziren elbarrituak. Alemaniak eta Errusiak 2.000.000 soldadu inguru galdu zituzten.

·BITXIKERIAK:
Guk “la estatua de la libertad” bezala ezagutzen duguna,
Estatu Batuak Frantziakoei gerran laguntzeagatik 1871ean Bartholdik Estatu Batuei Askatasunaren Estatua oparitu zien. Askatasunaren irlan jarri
zuten, NEW YORKEN alboko irla batean.




·GERRATE KARLISTA
Mendearen hasieran Felipe V.a, Espainiako Lege Salikoa ezarri zuen, emakumeei espainiar koroa heredatzea galerazten ziena. VII.
  1. Espainiako erregeak arazo bat zuen: ez zuen gizonezko semerik izan, bi alaba soilik, Elisabet (Gero Elisabet II. Espainiako izenaz erregina izango zena) eta Luisa Fernanda. Fernandok Lege Salikoa atzera bota zuen bere alaba nagusia erregina izan zedin. 1830eko Martxoan Elisabet jaio baino sei hilabete aurrerago jaio zen.
Hasiera batean liberalaren indarra handiagoa zen arren, Zumalakarregik antolatutako gerrilla gerra arrastatsuarengatik, Karlistak Euskal lurraldeetan indartsu egin ziren eta liberalei zona handiko porrotak eragin zizkieten. 1835ean, garaipen hauek animatatuta Carlosek Zumalakarregik Bilbo setiatzera behartu zuen (berak nahiago zuen Gazteiz hartu, bertatik Madril erasotzeko.) portu garrantzitsu batez jabetu nahi baitzuen. Zumalakarregi setioan bala galdu batez hil zenean, Karlistek ezin izan zuten bere trebetasuna berdinduko zuen buruzagi militarrik aurkitu.
    Heriotza honen ostean, liberalak pixkanaka iniziatiba hartzen hasi ziren , baina ezin izan zuten gerrilla karlista menperatu.





EGILEAK: AITOR, IÑAKI, GORKA UXUE ETA GARAZI.


ARO GARAIKIDEA

ESPAINIAKO GERRA ZIBILA


1936 eta 1939 urte arte egon zen Espaniako gerra zibila. Euskal Herrian ere milaka pertsona hil ziren gerrarengatik. Espainian gutxigora behera milioi erdi bat hil ziren.
Francoren jarraitzaileak Italiako eta Alemaniako gobernuen laguntzaz, errepublikanoak garaitu zituzten. Euskal herrian gerrarik (bonbardeoa) famatuena Gernikakoa da.


GERRA ZIBILA EUSKAL HERRIAN

Euskal herrian guztiz harrapatu zuen Espainiako gerra zibilak. Ezaugarri bereziak izan zituen gerrak batez ere Gipuzkuan eta Bizkaian. Lehenik, eskuindar espainolen matxinada lagundu eta bultzatu zuen masa mugimendu garrantzitsu bat zegoen: karlismoa, bereziki Nafarroan. Bigarrenik, Espainian ez bezela, burgesia abertzaleak bat egin zuen ezkerreko alderdiekin errepublikaren alde. Hirugarrenik, Araba, Bizkai eta Gipuzkuarentzat autonomia estatua lortu eta, botere politikoaz gainera, euskal armada (eusko gudarosteak) ere antolatu zen. Lesaka eta Oiartzundik, A. beorlegirekin sarturikoek erresistentzia gogorra aurkitu zuten errepublikanoen aldetik, baina irailaren 4-an Irun konkistatu zuten. Donostian lortua zuten hasieran militar matxinatuak errenditzea, baina beorlegiren kontrolpean erori zen irailaren 13 an. Bestalde, Leitza, Ataunen, Betelu eta Zegamatik sarturik, Gipuzkoaren barrualde osoa hartu zuten, eta gerra-frontea Bizkaia aldera aldatuz joan zen. Espainiako parlamentua 1936ko urriaren 1ean onartu zuten E.A.E (Euskal Autonomi Estatua). Hilaren 7 an osatu zen eusko jaurlaritza, gerra-gobernua gisa. Eusko jaurlaritzak ez zuen gorbernu errepublikanotik ia ezer lortu, hiru aldiz indartsuagoak ziren matxinatuak eusko gudaroztea Araba eraso egin zuen 1936ko abenduan (Legutiano), Gasteiz berreskuratzeko asmoz, baina ez zuten lortu. Aurrerantzean armada frankista Bizkaia hartuz joan zen aireko bonbardaketa erabakitzaileei esker. Hegazkin Alemanek 1937 apirilaren 26 an Gernika bonbardatu eta suntsitu zuten. Ekainaren 19an hartu zuten frankistek Bilbo, azken erresistentzia gunean Euskal Herriari zegokionez 1937ko abuztuaren 24an amaitu zen Espainiako gerra zibila, Frankoren bandoko italiarrek eta EAJ ko ordezkariek Santoñako ituna sinatu zuten. Ipar Euskal Herriak ere nahikoa hurbiletik bizi behar izan zituen ondorioak, hegoaldetik alde egin zutenei laguntzen. Baina eskaldun askok aukeratu zuen Venezuelara, Argentinara, Mexikora eta Amerikako beste herrialde etara atzerriratzea; hauxe izan zen gerraren beste ondorio lazgarria eta garrantzi historiko handikoa.

ESPAINIAKO BONBARDEAKETA FAMATUA

Gernikako bonbardaketa

Gernikako bonbardaketa 1937 ko apiriliaren 26 an gerra zibilean Gernika hiriak (Bizkaia) pairatutako hegazkin-erasoa izan zen. Erasoak zibilak sarraskitu zituen, eta hiria suntsitu: eraikinen %1 baizik ez zen zutik geratu. Luftwaffekondor Legioa naziaren eta italiar faxixten hegazkinak izan ziren erasotzaileak. Gernika Bizkaian eta Euskal Herrian , sinbolo inportantea izan da, bai bonbardaketa gertatu baino lehen eta baita bonbardaketa izan eta gero ere, politikoak Gernika ikurra ere bazen Bizkaiko forun-eskubideen etxetzat hartzen baizen. Gerra zibileko alde bietan zuen jeltzale eta karlistek eskatzen zuten foruen berrezapena euskal herrialdetan. 1937Ko apirilaren 26an Gernikako azoka zen. Frankistek bazekiten egun hartan azoka zela eta milaka pertsona egongo zirela. Horregatik egin zuten egun hartan bonbardaketa Gernikan. Gernikako bonbardaketa eta gero Picaso pintoreak Gernikako bonbardaketa margotu zuen.




II. Gerra mundiala
Lehen mundu gerraren galtzaile izan ondoren , Alemaniak mendekuari eutsi zion, eta Adolf Hiltlerren agindupean jarri zen. Honela ondoko, inguruko estaduak bereganatu eta Poloniari eraso zien. Bitartean ozeano Barean Japonia ere hedatu zen, ozeano ekialdean nahi eta mendebaldekoa menperatu nahi zituzten Indochina =China eta India , Filipinak. Baita ere A.E.B. (Amerikako estatu batuak) Japonia ere hedapen politika hori gertatzeko oztopo nagusiak bilakatu ziren.


Honela bigarren mundu gerraren zergatia nagusia aipatutako diktadura horien agresibitatearen eta hedapen politikoa izan zen.
Guda hau 1942-1946 raino izan zen.

GERTAERAK:Hitleren hedapena,1938-1939 bitartean, Austria eta Txekia bereganatu zituzten. Ondoren , Polonia inbaditu eta 2.gerra mundialaren hasiera hasi zen.

1940:Alemaniaren gerra azkarra (blitzkrieg) alemaniar armadak(Wehrmacht) frantziarren eta britainiarren armadak garaitu zituen, Frantzian Inglaterrako guduan, berriz, berriro alemaniarren aire armada garaitu zuen britainiarrak (RAF) Britainia Handiko inbazioa eragotziz. Italiak bestalde, ardatzarekin bat egin eta gerran sartu zen. Afrikan ere gerra hasi zen.


BIZARGORRI OPERAZIO. 1941Alemaniak SESB inbaditu zuen. Errusiarrek bat egin zuten Japoniak Pearl Harbori eraso zion, ozeano Barean (Indochina, Filipina...) zabaltzeko bidea azkena izan zezan. Jokaera horrek gerra eragin zuen alde hortan ere
1942: Gerraren ordura arteko bilakabidea aldatu zen . Stalingradon ,armada errusiar indartsu batek alemaniar armada garaitu zuen. Japoniak ere porrot handia izan zuen MIDWAY-n. Amerikar eta ingelesar Afrikan lehorreratu ziren.
1943:aliatuek (sesb,aeb,britainia hndia,frantzi) erasoari ekiten diote. Alemaniar eta italiarrak Afrikatik kanporatzen dituzte. Ekialdean , sobietarrek alemaniarrak garaitu zituzten kurks-en. Amerikarrek nagutzen jarraitzen zuten ozeano Barean. Aliatuek Italia inbaditzen dute.

Osatu zuten herrialdeak: Alemania, Italia, Japonia.
Ardatza suntsitu zien herrialdeak: Eslobenia, Finlandia, Hungaria, Errumania, Bulgaria, Kroazia,eta Thailandia.

Bigarren mundu gerrak zibilen gainean jarri zuen sufrimendua: judutar, homoxesual, ijitu, eslaviar izan ere 25.000.000 militar eta 37.000.000 zibil hil ziren . kontzentrazio esparrutan biltzea Alemaniaren aldetik: japoniarren kontzentrazioa esparrutan biltzea estatu batuetan Txinako biztanleriaren eragindako sarraskia japoniar soldaduen aldetik. Zibilen kontrako airetiko bonbardaketak , lehenengo ardatzen partetik Rotterdam eta Londresen ,eta gero aliatuen partetik Tokion, Dresdenen edota Hanburgon, besteak beste ;eta lenenengo aldiz bonba atomikoa erabiltzea. Estatu batuek Hiroshima eta Nagasakiren kontra jarri

Herrialdeetako buruzagi nagusiak hauek izan ziren:

-Adolf Hitler
-Erwin Rommel
-Franklin d.
- Mussolini
-Isoku Yamamoto
-George s.

GERRAKO BIDEA:
II. mundu gerrako azken gertaerak Alemaniak Polonia inbaditu eta Japoniak ozeano Bareko hainbat.( A.E.B.ei eta kolonia britainiar zin herbereak)eraso egiten jotzen dira, nolanahi ere, gerrara eraman zuen gerrako bidea luzeagoa izan zen .


BOSNIAKO GERRA

Bosniako gerra gaur egun Bosnia eta Herzegovina den lurraldeeten 1992ko apirila eta 1995 eko abenduaren artean jasotako nazioarteko gatazka armatua izan zen. Gerran zenbait alde egon ziren, baina nagusiak Bosnia-herzegovinako errepublikako indarrak eta euren buruak aldarrikaturiko serbiar eta kroaziar entitateak izan ziren, Bosniako Serbiar Errepublika eta Herzeg-Bosnia. Bi entitate hauei, babes politiko eta militar handia eman zieten Serbia eta Kroaziak, aurrenez haurren, gerra Jugoslaviaren desegitearen ondorio izna zen , Eslovenia eta Kroaziako sezesioei jarraiki , Bosnia eta Hersegovinako Errepublika (%44),serbiar Ortodoxo(%31)eta kroaziar Katolizko (%17)osaturik zegoen , independentzirako erreferrenduma irabazi zuenenan 1992ko Ostilaren 29a. Bosniako serbiarren ordeskari politikoek ez zuten erreferrendumeko emaitza onartu, boikota egin baitzioten eta errepublika propioa ezarri zuten. Independentzia deklarazioaren ondoren , Bosniako indar serbiarrak Serbiako gobernua, Bosnia eta Hersegovinakoerrepublikaerasotu zuten lur serbiarrakeskuratzeko asmoarekin. Laister gerra Bosnia osora zabaldu zen, Bosniar musulmanek bereziki herrialdearen ekialdearen pairaturiko garbiketa etnikoarekin batera.

Nagusiki lurraldeari loturiko gatazka izan zen , Bosnia-herzegovinako Errepublikako Armada (ARBIH) , gehien bat bosniakoz osaturik zegoena eta Defentsa Kontseilu Kroaziar (HVO) Osatzen zuten kroaziar boasniarrak alde batetik eta errepublika srpskako indar serbiar bosniarrak (VRS,Bosniako Serbiar Errepublika Armada) bestetik. Era berean, kroaziarrak saiatu ziren Bosnia-herzegovinako zatiak Kroaziar bezala ezkuratzen.

IRAKEKO GERRA

Iraken , alde batetik , eta , bestetik , Ameriketako Erresuma Batuak eta Erresuma Batua buru zituen nazioarteko aliantzaren arteko 2003an piztutako gerra izan zen.

AEBetako eta Erresuma Batuko tropek (beste herrialdeen armadak askoz txikiagoak baitziren) aise garaitu zuten Irakeko armada ofiziala eta egun batzuen buruan herrialdea okupatu ahal izan zuten. Hala ere, haien kontrako erresistentziak uste baino gehiago irauten du, gaur egun ere inbaditzaileen aurkako ekintzak bururatzen baitu. Gatazka armatua 2003ko martxoaren 20an hasi zen eta 2010eko abuztuaren 19an amaitu zen , azken militar estatu batuarrek Irak utzi zutenean. Guztira , Irakeko Armadako 4.895-6.370 militar, koaloizio inbaditzaileko 4.800 guardia eta 116.903 irakiar zibil hil ziren.





EGILEAK: ENEKO SARASUA, ZURIÑE GOICOECHEA, AITANA BERGATETXE, HOUSSAM BOULAKCHOUR ETA JONE GARCIA






No hay comentarios:

Publicar un comentario