lunes, 15 de febrero de 2016

KATALUNIA



LLEIDA

Lleida Kataluniako, mendebaldeko hiria da, Segría eskualdeko eta Lleidako Probintzia hiriburua dena. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldan, 135.919 biztanle zituen hiriak, eta 200.000 bat biztanle metropoli eremuak. Lleida, Segre ibaiaren ertzean dago, lau eskualde emankorraren Pia de Lleida edo Segría erdian muino baten oinetan Seu Vella. Unibertsitatea eta apezpikutegia ditu .

Horko bi tenplu garrantzitsuenak Seu Vella edo Catedral Vieja XIII.mendean eta, Seu Nova edo Catedral Nueva XVIII. mendean.

 

·Lleidako La Seu Vella eta euskarazLleidako Eliza Zaharraren katedrala, Kataluniako hirian dagoen katedral bat da. Hiriko ikurra da. 1205-1278 bitartean Pere de Coma arkitektoaren diseinua jarraituz erromaniko estiloan eraiki zen. Katedrala Turo de Lleida izeneko muinoaren gainean kokatua dago, bertatik hiria eskualdearen ikuspegi bikainak daude.
·Lleidak bailara, haran eta abar ditu, horietako bat Los valles de Aneo da Noruega Pallarse ibaitik osatuta dago. Eta Bohí, Arán eta Cardósen artean dago sartuta. Berez ez da haran bat, bat baino gehiagoz osatuta dago, horregatik antzinan ezagutzen zen Los valles de Aneo bezala.

·Vall Fosca haran pirineaiko glaziar bat da. Handik Vall Fosca izena, malda indartsuengatik dauka. Sortzen den eguzkia eguneko ordu gutxitan iristen da barnera (neguan gutxiago).


·Lleidan oso garrantzitsua da bertako nekazaritzako produktuen azoka. Indrustria biziki hazi ez bada ere, azken urteotan gora egin du (janari indrustia, metalurgia, kimika, ehungintza, eraikuntza gaiak).

·Arteari dagokionez aipagarriak dira, besteak beste, XIII.mende hasierako katedral bizantziargotikoa, XIV. mendeko klaustroa, XV.mendeko kanpandorrea, ate erromanikoa eta gotikoa.

BARTZELONA

Gaur Bartzelonari buruz hitz egingo dizuegu. Monumentoekin hasiko gara.
BARTZELONAKO MONUMENTAK:
Bartzelonan monumento asko daude eta batzuk hauek dira:
Familia santuaren templua:
Ezagunagoa katalanezko Sagrada Familia izenez, izen osoa Temple Expiatori
dela sagrada familia Bartzelonako monumento ezagunetarikoa eta hiriko ikur nagusia da.

Beste aldetik Kolonen monumentoa dugu:
Kolonen monumentoa Kataluniako Bartzelona hiriko estatua edo monumentuetako ospetsuenen artean dago. Kristobal Kolonen ohorez eraikia izan zen, Portal De La Pau (euskaraz, “Bakearen Ataria”) plazan kokatzen delarik, Las Ramblas pasealekuaren arteko lotura da,eta Bartzelonako portuarekin aurrez-aurre dago.

Eta monumentoak bukatzeko pare bat parke erakutsiko dizkizuegu
Güel Parkea:
Güel parkea (katalanez Parc Güell) Bartzelonako iparraldean kokatutako parkea da. Parke honen berezitasunik aipagarriena bere elementu arkitetektoniko koloretsuak eta ausartak dira. Antoni Gaudí arkitekto katalanak eraiki zuen, modernismo katalanaren pertsonaiarik nabarmena izan zena.
Eta azkenik Ciutadella parkea:
Ciutadella parkea Bartzelonako hiriko parke bakarra izan zen urte askoz. Ciudatella hiriko barrutikan kokatzen da, Frantziako geltokiak, garaipenaren arkuak eta hiri olimpikoak osatzen dute triangelua. Parkeak 10 sarbide ditu eta 17,42 hektareako azalera du, zooa kontuan izan gabe.

Bukatu dugu monumentoekin goazen katalanari buruz hitz egitea.

Katalana latinetik datorren hizkuntza bat da, 9.500.000 pertsonek hitzegiten dute. 4,5 milioi pertsonek katalana hitzegiten dute beraien etxean.

Eta bukatzeko Kataluniako festa batzuk erakutsiko dizuegu.

Correfocs: Festa honetan pertsona talde bat mozorrotuta sua artifizialen artea dantzan ibiltzen dira.
Hurrengoa Castellers izeneko festa bat da. Gizon-emakumeak, adin guztietakoak, bata bestearen gainean ahalik eta dorre altuenak sortzen saiatzen dira.

Eta Bartzelona gaia bukatzeko festa hau erakutsiko dizuegu:

Sardana: Sardana kataluniako dantza nazionala da, herriko herrikoa eta tradizio handikoa dena. Zirkuloan dantza egiten da eta Cobla izeneko musika taldeak lagundu eta erritmoa markatzen du.

GIRONA

Kataluniako probintzia da 5.886km2 ditu eta 512.187 biztanle . Girona, Bartzelona eta Pirineoetako artean dago, Espainiako ipar-ekialdean. 60Km Frantziako mugatik eta 103km Bartzelona iparraldean.

Costa-Brava hiriburua erromatarrek eman zien izena “gerunda”. Etapa historikoak beren arrastoa utzi eta gaur egun ere, xarmangarri ibai bat, ibaiaren Oñar aurkezten.

Gironako katredala hiriko monumentuen artetik nabarmentzekoa da, eta Katalunia osoko kultura ondarearen barruan aipatzekoa ere. Izan ere, “Kataluinako zazpi mirariak” direlakoen artean dugu tenplu gotiko hau.

Rosesko golkoa (Katalanez Golfo de Roses):

Kataluniako kostaldeko golko nagusia da eta Gironako probintziako barnealdeko eskualdeen itsasorako irteera naturala da.






Creus lurmuturra berriz Rosesko golkoa bezain polita da. Geografiaren ikuspegitik, Ekialdeko Pirinioen mendi bat da, zeinek Mediterranear itsasoa eta mendikatea lotzen dituen. Eremu granitotsu eta eskistotsu honetan zaztrapa motako landareria eta zuhaixkak dira nagusi.



Egileak: Neritzel, Garazi, Joseba, Gorka eta Aitana.


No hay comentarios:

Publicar un comentario