MARTE
Marte
Eguzkitik
hasita
laugarren planeta da eguzki-sisteman. Marte eguzkitik batez beste
227.936.637 km-ra dago.
Hau
da Marteren ikurra
SATELITEAK
Martek
bi satelite natural ditu: Phobos (grezieraz:
beldurra) eta Deimos
(izua),
honela deituak Ares greziar mitologiako guda jainkoaren (erromatarren
Marteren baliokidea) laguntzaileen omenez. Uste denez,
grabitazio-indarragatik harrapatutako asteroideak dira. Phobos da
bietan handiena eta planetatik gertuen dagoena, eta
Ilargiak
bezala,
biek aurpegi bera dute Marteri begira beti. Gutxinaka gutxinaka,
Phobosen orbita-erradioa murrizten doa, eta 50-100 milioi urte barru
planetarekin talka egingo du.
GAINAZALA
Ipar
eta hego hemisferioen artean ezberdintasun nabarmenak daude:
hegoaldea kraterrez estalia dago, iparraldeko lurra askoz lauagoa eta
berriagoa delarik. Harriak batez ere basaltoz osatuak daude,
burdin
oxido
eduki handiaz, kolore gorri bereizgarria ematen diona. Gainazal
gehiena hautsez estalia dago. Elementu geografiko nabarmenak ditu
Martek; izan ere, eguzki-sistemako mendi garaiena eta arroila luze
eta sakonenak ditu.
Besteen
artean, Hellas Planitia deritzan sakonunea ere aipatzekoa da. Hau
aspaldi gertatutako meteorito talkaren eragina da, 2000km-ko
diametro eta 6 km-ko sakonerako kraterra utzi zuena.
BITXIKERIAK
Marteren
azalean kanal ugari dago, eta antzina ura eraman zutela uste da. Hain
zuzen ere, 2015eko irailean NASA agentziak planeta gorrian ura
aurkitzeko posibilitate altua zegoela ziurtatu zuen.
Haize
eta hautsezko ekaitz izugarriak jasaten ditu, planeta osoa estali
dezaketenak hilabeteetan zehar. Haize horrek dunak sortzen ditu
gainazalean. Esekiduran dauden hautsezko partikulak direla eta,
atmosferak kolore arrosatsua hartzen du.
ATMOSFERA
Atmosfera
nahiko xumea du Martek.
Funtsean
karbono dioxidoz
eratua
dago (% 95,3), baita nitrogenoz
(%
2,7) eta argonez
(%
1,6) ere, eta beste sustantzien aztarnak ere ditu (% 0,15 oxigenoa,
% 0,07 karbono
monoxidoaeta
% 0,03 ur lurruna, besteak beste). Lurrak bezala ozono-geruza bat
dauka, 40 km-ko altueran kokatua, baina hark baino 1000 aldiz ozono
gutxiago duenez, ezin ditu izpi ultramoreak oztopatu.
Martxoan
Mars
Express
espazio-ontziak
metanoa
aurkitu
zuen Marteko atmosferan. Metanoak ezin du 400 bat urte baino gehiago
iraun atmosferan, beraz nonbaitetik sortua izan behar da; sorrera
hori bolkanikoa edo biologikoa izan daiteke. Metanoa zatika agertzen
da, era uniformean banatu baino lehenago deskonposatzen delako, beraz
etengabe atmosferara askatzen dela uste da.
ERROTAZIOA
ETA TRANSLAZIOA
Martek,
Lurra bezala, errotazio-higidura eta translazio-higidura egiten ditu.
Baina marte urrutiago dagoenez, gehiago irauten ditu higidurak
egiten.
Errotazio-higidurak,
24 ordu eta 37 minutu irauten du bere ardatzaren inguruan biratzen.
Translazio-higidurak,
683 egun irauten du. Izugarrizko diferentzi dago Marteren eta
Lurraren arteko translazioan.
EGILEAK:
Neritzel eta Markel
No hay comentarios:
Publicar un comentario