MERKURIO
Merkuriok
ez du sateliterik, ezta, eraztunik ere.
Orain
dela 4.000 milioi urte Merkurio sortu zenean hainbat kometa eta
asteroideren talka jasan zuen, ahalik eta orain dela 3.800 milioi
urte hau eten zen.
Garai horretan talka ugari jasan zituen.
Horregatik, ditu kraterrak eta Ilargiaren antzeko itxura
dauka.
Ez
dauka barneaktibitaterik, eta ondorioz ezta sumendirik ere. Merkuriok
barnean burdinazko nukleo handi bat du. Nukleo honek bolumenaren % 42
osatzen du ( Lurrean nukleoaren bolumena % 17koa da. Nahiz eta
proportzioan Lurrak baino burdin-nukleo handiagoa izan, dentsitatea
Lurrarena baino pixka bat txikiagoa da, Lurrak 20 aldiz masa
handiagoa duelako.
Merkurioren
ikurra hau da:
Merkurio
oso planeta beroa da. Azalean batezbesteko tenperatura 179°C, baina
egunetik gauera tenperatura -183°C eta 427°C bitartean mugitzen da.
Merkurio Eguzkitik hurbilen dagoen planeta da eta
eguzkitik Merkuriora dagoen distantzia 57.910.160 km-koa da.
Eguzki-sistemako txikiena da. Eguzkiari bira emateko gutxi gorabehera
88 egun behar ditu.
Merkuriok
atmosfera xumea du, gehienbat helioz, hidrogenoz eta oxigenoz
osatuta. Hala ere, hain beroa izanik, ez luke eduki behar
atmosferarik.
Garai
batean, astronomoek uste zuten Merkuriok beti alde bera erakusten
ziola Eguzkiari, baina ez da horrela. Uste zuten beste planetek duten
bezalako "ohiko" orbita bat zuela, baina ez du. Astronomoek
uste izan dute ez duela eremu magnetikorik, baina badu eremu
magnetikoa, asimetrikoa gainera. Orain, NASAko Messenger
zunda
ari da Merkurio ikertzen; zunda bidali zuten Merkurio Ilargiaren
antzekoa zelako hipotesiarekin, baina emaitzek erakutsi dute ez duela
antz handirik. Merkurioren ondotik igaro zenean, 2008ko urtarrilean,
Messenger
zunda
azkarregi zihoan. Ezin izan zuen planetaren inguruko orbitan sartu.
Beraz, astronomoek flyby
deitzen
duten hurbilketa bat egin zuen. Merkurio ikertzeko, abiadura izaten
da arazoetako bat. Planetara hurbiltzeko, zundak azkarregi mugitzen
dira, Messenger
bezala.
Planetak berak ere oso orbita azkarra du, Eguzki-sistemako beste
edozein planetak baino azkarragoa, Eguzkitik oso gertu dagoelako. Eta
planetaren errotazioa, aldiz, oso mantsoa da. "Eguzkiak berak
balaztatu egiten duelako Merkurioren errotazioa. Eta asko kostatzen
zaio bere buruaren inguruan bira bat egitea".
No hay comentarios:
Publicar un comentario