lunes, 30 de noviembre de 2015

IBAIA


INGURUNE FISIKOA:
Ibaia ubide naturala da, normalean euritik edo elurraren urtzetik datorrena; goiko lurretatik behekoetara, eta itsaso, aintzira edo beste ibai batera isurtzen dena. Batzuetan ordea, ibaiak lurrean barneratzen dira edo guztiz lehortzen dira, beste nonbaiten isuri baino lehenago. Ibaia uraren zikloko atal garrantzitsu bat da.

Ibaiaren jatorria iturburuetan aurkitzen da, ibilgua osatzen du eta normalean ibai-ahoan amaitzen. Ibaia bakoitzak lur eremu batean biltzen ditu urak.

EKOSISTEMA:
Ibaietako ekosistematan bi atal nagusi daude: bat ibaia beraren ibilguan sortzen dena eta bestea ibai ertzeko ingurunean sortzen dena.
Ibaiaren uretan izaki bizidun asko bizi dira. Algek eta ornogabeek bentos (hondarrarekin harremanetan bizi diren organismoen multzoa) izenekoa osatzen dute eta horiei esker bizi dira bertako arrainak, hegaztiak eta ugaztunak. Itsas ondoko edo han bizi diren ornogabeek elika–katearen oinarria dira eta gaineko espezien elikagaia, gainera, uraren kalitatearen adierazle biologikoak dira. Algak, moluskoak, krustazeoak eta intsektuen larbak ibai baten osasunaren adierazgarri dira eta, horrela, ibaiaren zati bateko ornogabeen azterketa zehatz baten bidez ebaluatu dezakegu kutsadura maila.

Ondo zaindutako ibai baten ertzean basoak aurkitzen ditugu, eta dagokien erritmo naturalean garatzen direnean zuhaitz ilara bilakatzen dira. Ibai-baso horiek ibaiaren ibilgua ezkutatzeraino estali dezaketen basoak izaten dira eta landaredi oso aberatsa dute.

Landaredia aberatsa denean, fauna ere hala izaten da. Landarez elikatzen diren animalietatik hasita, harraparietaraino, espezien harreman genetikoak ahalbideratuz. Basa-katuak, azeriak, ipurtatsak edo erbinudeak basoaz baliatzen dira lurralde berriak ugaltzeko. Eta aberastasun horren ondorioz, ornodun handiak iristen dira: hontz handia, basa-katua, igaraba eta katamotzak.


IBAIAREN LANDAREAK

-Landaredia eragin desberdinak ditu:ibaiaren gehiegizko intsolazioa
eragozten du eta horrela, ura gehiegi berotzen ez denez ez du oxigeno galtzeko arriskurik.
-Kutsadura eta zikinkeriak iragazten ditu.
-Ibaiertza higaduraz babesten ditu ura garbia mantenduz.

Banbua
Banbua landare mota bat da. Banbua ibaien ahoetan hazten da. Animalia batzuk jan egiten dute eta normalean animalia horiek ibaietatik gertu bizi dira.




Goroldioa

Leku guztietan dogo. Ez dago oso behean, arrokan daude jarrita eta dezagertzeko zorian daude.

EKOSISTEMA IBAIA (FAUNA)

Ibaiaren ekosistema zabala da, organismo eta komunitate asko dituena. Ibaian aurrera egiten dugula eta, alde batetik bestera egitean, ibaiaren garapen maila handituz doala ikusi dezakegu.

Euskal Herriko ibaietan, arrain eta animali dezente daude adibidez: izokina, korrokoia, dordokak, perkak, karramarro arruntak, igelak, sugeak, barboa, karramarro gorria, zapateroak, amuarraina, amuarrain ortzadunak, ezkailua, loina, suge biperakada...Guztietatik dago narraztiak, anfibioak, arrainak eta abar.

ELIKA-KATEA:

Ibaietako elika-katean arrain batzuk beste arrain batzuei jan behar die elikatzeko. Arrain txiki haiek beste arrain batzuk jaten dituzte, arrain txiki haiek mikroorganismoak, mikroorganismoak arrainen soberakinak eta landareak jaten dituzte, adibidez: Amazonaseko ibaian krokodiloek angilak jaten dituzte,angilek pirainak jaten dituzte,pirainek arrain txikiak, arrain txikiak mikroorganismoak eta mikroorganismoak landareak eta arrainen soberakinak.
GIZAKIEN ERAGINA:
Ibaietako ura kutsaten dute multzo handiena izaki bizidunak dira. Hauek motak hauetako hondakinak botatatzen dituzte ibaietara:

  • Oxigenoa behar duten hondakinak
  • Pestizidak
  • Produkto kimikoak eta gai inorganikoak
  • Euria sortzen dituen mineral zati txikiez eta kimikoez sortutako kristala
  • Plastikoak
 

Hori ez gertatzeko zaborra zaborretara bota behar da. (Plastikoa kubo horira, kristala kubo berde borobilera, papela eta kartoia kubo urdinera eta organikoa kubo marroiera)


EGILEAK: MAORE, NATALIA, IMANOL, NIKOLAS eta AITANA

No hay comentarios:

Publicar un comentario