lunes, 23 de noviembre de 2015

ITSASOA






ITSASOKO EKOSISTEMA

Itsasoan hainbat ekosistema bereizten dira. Uren sakonera garrantzitsua da, argia eta tenperatura horren araberakoak direlako eta, ondorioz, baita ekosistema horietan aurki daitezkeen organismoak ere.

Itsasoa ur gaziko eremu zabala da, ozeanoa baino txikiagoa. Hala ere, neurri edo definizio zehatzik ez daukanez mota askotako itsasoak daude. Batzuetan laku handiei ere itsaso deitzen zaie.

ANIMALIAK ETA LANDAREAK
Itsasoan hainbat landare eta animalia bizi dira.
-Itsasoko landarerik ugarienak algak dira. Itsasoan oso landare gutxi bizi dira.
-Bestalde, animalia ornogabe asko daude, besteak beste, marmokak, otarrainak eta txirlak.
-Animalia ornodun ugarienak arrainak dira. Ugaztunak ere badaude,adibidez, izurdeak, eta baita narrastiak ere, esate baterako, itsas dordokak.

Eta orain, bi landare esango dizkizuegu:

ALGA: alga organismo autrotofo talde zabal eta askotarikoa da. Fotosintesia egiteko gai dira eta uretan edo ingurune nahiko hezeetan bizi dira.

 
PLAKTONA: itsasoetako nahiz ibai eta aintziretako uretan igeri bizi diren organismo txikien multzoa da.

Itsasoa munduko ekosistemarik handiena da. Lurrazalaren bi heren hartzen ditu.
 
ANIMALIAK
Itsasoan hainbat animalia aurki ditzakegu eta orain, ospetsuenetako batzuk erakutsiko dizkizuegu.
GAINAZALEKO URAK
ANTXOA: antxoa,bokarta edo antxoba ur gazian bizi den arrain mota bat da. Arrain urdina da.

 
TXIBIAK: txibiek barne maskorra dute ( txibia-hezurra izenekoa), zortzi beso eta bi garro. Ohiko tamaina 15 eta 25 cm-ko luzera dute.

 
EZPATA-ARRAINA:ezpata-arraina ur gaziko arraina da, mundu osoko ur tropikal, azpitropikal eta epeletan bizi dena. Xiphiidae bere familian espezie bakarra da.

 

KORALEZKO ARREZIFEAK
ITSAS ZALDIA: 20cm-rainokoa eta hezur plakez estalia eta espiralean kiribiltzen den isatsa. Atlantikoan eta Mediterraneoan bizi dira, itsasertzetik urbil.
ITSAS IZARRA: gorputza zapala izaten dute inguru osoan arantzatxo txikiak dituzte eta bost beso dituzte.

 
OZEANOKO ERRALDOIAK
BALEA URDINA: 15 metro ingurukoak izaten dira eta plaktonaz eta arrainez elikatzen dira.

 
URTE SASOI EZBERDINETAKO ALDAKETAK
Euskal Herriko uraren fosfato (itsasoan dagoen gatz minerala) kopurua aldakorra izaten da. Udan izaten da fosfato gutxien eta neguan fosfato gehien. Udan ez dago fosfatorik ur gainean, baina zenbat eta hondoago, ur azaletik 50 m berago, hainbat eta fosfato gehiago egoten da. Neguan, berriz, fosfato kontzentrazio maila berdina izaten dute ur azalak eta itsas hondoak, eguraldi zakarrak azaleko eta sakoneko ur geruzak nahasten baititu. Ur gaineko fosfato maila handiena neguan izaten da (otsailean), udaberrian hala ere maila hori igo egiten da itsasertzetik hurbil dauden uretan.
EKOSISTEMAREN EGOERA
Gizakiak itsasoa kontaminatzen ari gara, zaborra itsasora botatzen ari garelako. Zabor asko botatzen dugulako, zazpigarren kontinentea sortu dugu. Oso txarra da itsasoarentzat eta baita bertan bizi diren animalia eta landareentzat, animalak ito egiten direlako. Zabor gehiago botatzen jarraitzen badugu, Antartika urtu egingo litzateke, eta horregatik, itsas maila igo egingo litzateke.



ELIKA-KATEAK   


Marrazoak atunak jaten ditu, atunak antxoak, antxoak uretako zizareak eta uretako zizareak hondarra.


Morsak pinguinoak jaten ditu, pinguinoak arrain txikiak eta arrain txikiak planktonak.









              






No hay comentarios:

Publicar un comentario