lunes, 16 de noviembre de 2015

BARATZA

Baratza edo ortua (Euskal Herrian udaberrian eta udan, baina baita, zenbait landarerentzako, udazkenean eta neguan ere) barazki mota asko hazi eta aprobetxatzeko erabiltzen den lursaia da.

Zainketa berezia behar duten landareak egoten dira baratzean, barazkiak, lekak eta fruitu arbolak . Lur ona dagoen tokian eta gehienetan baserritik hurbil kokatzen dira barazkiak...

Euskal Herrian gehienetan etxeko kontsumora zuzenduta egon ohi da baratzeetako ekoizpena, baina zenbait kasutan, batez ere hegoaldean, salmentara zuzendutakoa ere egiten da. Oro har, baratzeak ematen duena bolumen txikikoa da, eta gehienetan tokiko salmentarako izaten da.



SASOIKO PRODUKTUAK

Hilabetez hilabete produktu hauek landatzen dira baratzetan. Barazki gehienak uda eta udaberrian hazten dira klimaren eraginez eta eguzki izpi gehiago egoten delako.

APIRILA: Baba beltza, espinaka, azalorea...

MAIATZA: Baba beltza, loreak, patata berria, kipula txikia...

EKAINA: Baba beltza, tomatea, piperra, loreak, patata berria, marrubia, leka...

UZTAILA – ABUZTUA: Tomatea, piperra, pepinoa, kalabaza, kalabazina, loreak, sagarra, marrubia, leka...

IRAILA: Tomatea, piperra, espinaka, kalabaza, sagarra, leka, madaria, pikua...


URRIA: Tomatea, piperra, espinaka, azalorea, kalabaza, aza, bruselasko aza, sagarra, madaria, pikua...

AZAROA – ABENDUA: Espinaka, azalorea, aza, bruselasko aza, kalabaza, sagarra, madaria, mizpira, gaztaina, kiwia, alkatxofa, eskarola, borraja, kardua...


BARATZETAKO ANIMALIAK

ZIZAREA:Ornogabeko animaliak dira, zilindro formakoak eta luzeak. Ezagunenak lur zizareak dira. Zizareak onura egiten dio baratzari lurra oxigenatuz.





BARRASKILOA:
Oskola duen animalia da. Ez du ez besorik eta ez hankarik.
Normalean hezetasunean agertzen dira eta gehienak belarjaleak dira. Kaltegarria da baratzeko barazkiak gehienak jaten dituelako.


BELEA:Usoaren antzekoa da, baina hura baina handiagoa da. Mendietan, zuhaitz altuetako basoetan eta itsasbazterretako amildegietan bizi da belea.


ARMIARMA:Zortzi hanka ditu. Pozoia injektatzen du defendatzeko. Normalean txoko ekologikoetan egoten dira.




INURRIA:1mm-tik 5cm-rainokoa izan daiteke. Inurriak ikusmen ona du. 7 begi ditu, guztiak trapezio formakoak. Landare-zorri deitzen diren intsektuak jaten ditu.





ELIKA KATEA:

 


<----ZIZAREAK LURRA JATEN DU







         <---- OILOAK ZIZAREAK JATEN DITUZTE      





<------------ ETA AZKENIK GIZAKIAK OILOAK JATEN DITUGU




GIZAKIAK BARATZEAN
Gizakiok, ortuko barazkiak hartzen eta berriz ere landatzen eragin handia dugu. Gizakiok, intsektuak, beren barazkietatik uxatzeko, intsektizida izeneko material kimikoa erabili ohi dugu. Baina, beste baratze batzuetan, ez dira horrelako produktuak erabiltzen, nekazariek egiten dute intsektiziden lana. Baratze hauei ekologikoak deitzen zaie eta hauek sortutako produktuak garestiagoak izaten dira.

Baratza gizakiok sortzen dugu lurra lantzen eta hazi ezberdinak landatzen. Baratzean, zainketa berezia behar duten barazkiak egon ohi dira, adibidez: lekak, tomateak, letxugak... etabar.

Nekazariek barazki hauek zaintzen dituzte, oso lan gogorra da, eta geroz eta merkeagoak saltzen dira. Hori dela eta, ari da nekazaritza gutxitzen.







EGILEAK:
MANU AGIRREZABAL
JONE GARCIA
ANGIE CHACATE
URKO ILLARRAMENDI
GORKA GARATE

No hay comentarios:

Publicar un comentario